Sareak

☉ Hego Uribe

Gorka Vidal eta Zigor Orbe presoak Zaballako espetxera lekualdatuko dituzte

Lekualdaketak Covid-19rekin lotutako osasun-egoerak ahalbidetzen duenean egingo direla dio Espainiako Espetxe Erakundeak.

|

Argazkia: Sare Basauri

Espainiako Espetxe Erakundeak gaur bertan jakitera eman duenez, Gorka Vidal Álvaro preso zaratamarra Zaballako espetxera (Araba) lekualdatuko dute. Gaur egun Logroñoko espetxean dago Vidal. Hilabete gutxi batzuk daramatza bertan, hainbat urtez Kordoban kartzelaratuta egon ondoren. Lekualdaketa emango denean etxetik 60 kilometrora egongo da zaratamarra.

2004an kartzelaratu zuten Vidal eta 20 urteko zigorra bete behar du, kalteak egiteagatik, sutea pizteagatik, lehergailuak edukitzeagatik eta banda armatuari laguntzeagatik. 2019ko otsailean zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Espetxe Erakundetik diotenez, “espetxe-legedia onartu du, desbinkulatzeko idazkia aurkeztu du, indarkeria errefusatu du eta egindako kaltea aitortu du”.

Bestetik, Zigor Orbe Sevillano preso basauriarra ere Zaballako espetxera lekualdatuko zutela adierazi zuen Espetxe Erakundeak urtarrilaren 22an. Gaur egun Puerto III kartzelan dago Orbe, Cadizen, 1.020 kilometrora. Lekualdaketarekin 60 kilometrora egongo da.

2010eko uztailaren 26an kartzelaratu zuten basauriarra eta 17 urteko zigorra bete behar du. Atentatu- eta lesio-delituengatik dago preso. Aurten, azaroan, zigorraren hiru laurdenak beteko ditu, eta Espetxe Erakundetik diotenez, indarkeria gaitzesten du, bere gain hartzen du biktimei egindako kaltea eta haien erreparazioaren alde egiten du. “Espetxeratuen Zaintzako Epaitegi Zentralaren erabakiz bigarren gradura iritsi ostean, Idazkaritza Nagusiak, Cadizko espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatuta, Zaballako espetxera eramatea erabaki du”, diote. Lekualdaketak Covid-19rekin lotutako osasun-egoerak ahalbidetzen duenean egingo direla diote Espainiako Gobernutik.

Hiru lekualdaketa gehiago bidean

Gaur egun, Hego Uribe eskualdeko 15 preso daude kartzeleratuta: Arrigorriagako bat, Basauriko bi, Galdakaoko zortzi, Ugaoko hiru eta Zaratamoko bat. Azken aldian eskualdeko sei preso espetxez lekualdatu eta hurbildu dituzte: Josune Oña (Galdakao) Alacantetik Logroñoko espetxeraIñigo Vallejo (Basauri) Sevillatik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Kordobatik Logroñora (orain Logroñotik Zaballara), Ugaitz Perez (Galdakao) Castellotik LogroñoraJoseba Borde (Ugao) Coruñatik Santoñara eta Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik KantabriaraGainera, Euskal Herrian preso dauden eskualdeko bi preso daude: alde batetik Idoia Martinez (Arrigorriaga) Asturiasetik Zaballara (hirugarren graduarekin) lekualdatu dute eta Txus Martin (Basauri/Galdakao) Zaballatik Basauriko espetxera mugitu zuten uztailean. Gaur egun etxean preso dago Martin. Azken bi hauei Zigor Orbe eta Gorka Vidal zaratamarra batuko zaie. 

Bestetik, Maite Pedrosa (Ugao) Valentziatik Zaragozara lekualdatuko zutela adierazi zuten azaroan zenbait hedabidek, baina oraindik ez da lekualdaketarik eman Etxeraten arabera. Era berean, 2020an eskualdeko bi preso aske utzi zituzten: Oier Goitia (Galdakao), eta Gorka Martinez (Galdakao). Eta Josu Urrutikoetxea (Ugao) eskumuturreko telematikoarekin Parisen etxean dago preso.

Hauek dira egun preso dauden herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I, Foncalent. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)

*Urtarrilaren 18an eguneratuta

☉ Hego Uribe

Argazkiak / GEURIA eta Hego Uribeko AEK batera eskualdeko lehen eguneko azken kilometroan

|

Hego Uribe eskualdetik birritan igaro(ko) da 23. Korrika. Atzo Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri, San Migel eta Arrigorriaga zeharkatu zituen lekukoak eta Buiara bidean, eskualdeko azken kilometroa, GEURIAko kazetariok eta Hego Uribeko AEKko irakasleek 1817. kilometroa elkarbanatu genuen. Gaur eguerdian Korrika Ugaora eta Zeberiora iritsiko da.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIAk lekukoa eramango du 23. Korrikan, Hego Uribeko AEKrekin batera

|

1817. kilometroa Hego Uribeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu // Geuria

23. Korrikak egin du dagoeneko ibilbidearen erdia, eta orduak baino ez dira falta euskararen lasterketa erraldoia Hego Uribe eskualdean ikusteko (eskualdeko ibilbidea eta mapak hemen!).

Martxoaren 21ean 11:56ak aldera iritsiko da Erletxera eta handik aurrera Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri eta Arrigorriaga zeharkatuko ditu Korrikak.

Eskualdeko hainbat herritarrek eta elkartek eramango dute euskaren aldeko mezua eta lekukoa, baita GEURIAk ere. Zehazki, 1817. kilometroan hartuko dugu lekukoa GEURIAko kazetariok, Mendikosolo eta Ur Partzuergoa atzean utzita eta Buiara bidean.

Eskualdeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu 1817. kilometroa. Lehenengo Zaratamoko Udalaren izenean Jon Lacoume herritarrak eramango du lekukoa (Udalak zozketa antolatu zuen herritarren artean eta Joni egokitu zaio), eta ondoren GEURIAk eta AEKk hartuko dugu.

Bestetik, martxoaren 22an, ostiralez, berriro igaroko da 23. Korrika Hego Uribetik: Ugaotik eta Zeberiotik, alegia.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Nortzuek eramango dute 23. Korrikako lekukoa Hego Uribe eskualdean?

|

Hego Uribe eskualdean 130 erakundek edo elkartek eramango dute 23. Korrikako lekukoa martxoaren 21ean eta 22an // Geuria

Martxoaren 21ean eta 22an igaroko da 23. Korrika Hego Uribe eskualdetik (ibilbidea eta herriz herrikako mapak hemen!)

Ostegunean Usansolotik, Galdakaotik, Aperribaitik, Etxebarritik, Basauritik eta Arrigorriagatik, eta ostiralean, Ugaotik eta Zeberiotik.

Martxoaren 21ean 47 kilometro egingo ditu 23. Korrikak Hego Uriben eta martxoaren 22an 14 kilometro.

Kilometroz kilometro lekukoa nortzuek eramango duten jakin nahi?

Martxoak 21, osteguna

USANSOLO 11:56
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1771 – AEK / Aginagalde SL – Erletxe
1772 – U113 / UFS / Ujaba / Lamintxu – Askarri
1773 – EAJ / Umore Ona Txokoa / Burtotza / Euskera Taldea – Uraska
1774 – EH Bildu / Umore Ona FT / Esku Pilota / Gazteberri / Eskolako Gurasko Elkartea / Saski – Labea
1775 – Peña Athletic / Usgaldu / Mirari / Gorosibi / Oinarin / Orfeoia / UH – Ander Deuna, Iturritxu
1776 – Barrualde Osakidetza – Ospitaleko biribilgunea
1777 – Zizpa / Momoak – Shiade (Uraska)

GALDAKAO 12:38
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1778 – Udal Euskaltegia – Autos Diamante (Olabarri)
1779 – Udal langileak / Elexalde Institutua eta Guraso Elkartea / Andra Mari Institutua – Abusu / Zabalganeko biribilgunea / Autobus geltokia
1780 – Galdakaoko Udala / Ganguren Mendi Taldea – Ardanza parkea / Gipuzkoa kalea 11
1781 – EH Bildu / Galdakao TEAyuda Elkartea – Juan Bautista Uriarte 40 / Muguru kalea 2
1782 – Ezker Abertzalea / Ezker Batua – Muguru-Ganekogorta / Urki-Zamakoa
1783 – Gure Esku / Ikastetxeak – Zamakoa 12 / Pintxazoko biribilgunea
1784 – Anbulatorioko langileak / Apnabi – Anbulatorioa / Kiroldegia
1785 – EPA Garralda / Urretako tabernariak – Urreta eskolako biribilgunea / Arantzilerako biribilgunea
1786 – Erabide / Bengoetxeko Institutua / Ostalaritza Eskola – Los Arcos taberna / Bengoetxe Institutuko bus geltokia / Ostalaritza Eskola
1787 – Coca-Cola – Bengoetxeko biribilgunea

APERRIBAI 13:14
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1788 – Eragintza – Aperribai bidea, autopista azpian
1789 – Auzo Elkartea / Aperribai eskola / Aperribaiko auzokideak – Aperribai bidea-Olabarrieta 5
1790 – Basaurik hartuko du lekukoa – Aperribaiko BBK itzulbidea

ETXEBARRI 13:31
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea
1791-1792-1793-1794 – Etxebarriko futbol beteranoak, Eutsuna, Kukuiaga areto futbola, SD Etxebarri, Arpela, Tarrasta, Hezkuntza sektorea, Etxebarriko Udala, Berdezurigorri Eskubaloi taldea, Etorkinak, Talka, Partekatu, Bekosolo dantza taldea eta Etxebarriko jai batzordea

BASAURI 13:54
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:54 1795 – EAJ / EH Bildu – La Baskonia zubia / Txanogorritxu haurreskola
13:57 1796 – Bidebieta Pilota Kluba – Arizko Ikastolaren ondoko aparkalekua
14:00 1797 – Langileak / Irrintzi Autoeskola – Bentako Eroski / Anbulatorio ondoko metro geltokia
14:03 1798 – Hezkuntza – Uribarriko Institutua
14:07 1799 – Danel eta Deme (Arrate dekorazioak eta Nerbioi taberna) / Txokoak – Bolintxu AEK euskaltegi atzeko atea / Bingen Anton Ferrero plaka
14:10 1800 – Sagarrak Talde Ekologista – Dia supermerkatua
14:13 1801 – Urbi Institutua / Etxegarai eskola – 5 estrellas taberna / Bidebieta LH
14:17 1802 – Euskara – Calzados Juanita
14:21 1803 – Kultura / Emakumeak eta Marienea – Kakarraldo taberna / Trintxera plaza
14:24 1804 – Herri mugimenduak – Komunisten taberna
14:29 1805 – Basozelai-Gaztelu / Kareaga auzoa – Ontzak lonja / Kareagako semaforoa
14:33 1806 – Basauri Ikastetxea – Kareagako semaforoa (udaletxera bidean)
14:36 1807 – Udalbatza / Bridgestone – Blues taberna / Udaletxe ondoan
14:40 1808 – Kirola / Artunduaga Atletismo Eskola – Matadero / San Migelera bidean

SAN MIGEL 14:45
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
14:45 1809 – Mercabilbao – San Migel sarrerako biribilgunea
14:48 1810 – Indartsu / Sofia Taramona – Hernan Cortes plaza / Eskola
14:52 1811 – Auzo Elkartea eta Mikelats – Laboral

ARRIGORRIAGA 14:58
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
14:58 1812 – Zaratamoko eskola eta Besopean Guraso Elkartea / Euskarri eta Arritxikerrak – Arrigorriagarako sarrera / Lepantoko tailern parean
15:01 1813 – Arrigorriagako eskola – Eskola pareko zebrabidea
15:04 1814 – Arrigorriagako Udala / Aritz Berri – Gure Magalean – Arguia – Etorkizun – Arkakuxo parean / Zubi zaharreko sarrera
15:09 1815 – On Egin Kultur Elkartea / Padura Mendigoizale Elkartea – Anbulatorioa / Sorgiñe taberna
15:15 1816 – Arrigorriagako Institutua / Urruma Talde Feminista eta Gure Esku Dago – Kristo Zeharkaleko lehen biribilgunea / Dinamitan sartzeko zubiaren bukaeran
15:24 1817 – Zaratamoko Udala / GEURIA eta Hego Uribeko AEK – Ur Partzuergorako sarrera

Martxoak 22, ostirala

UGAO 13:05
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:05 2093 – Arrankudiagako Javier Escalza Athletic Peña – Quimicas Disol
13:07 2094 – Ugaoko Udala / Etorki Dantza Taldea – Santi Laurenti autobus geltokia / Autopista azpian
13:12 2095 – Ugaoko eskola eta Guraso Elkartea / Gure Etxea Jubilatuen Etxea – Patxes gozotegia / Udiarraga okindegia
13:17 2096 – Merkatarien Elkartea / EH Bildu – Tren geltokia / Zeberiorako zubia
13:25 2097 – Dorretxea / CD Ugao – Elosu / Elorrebietako zubia

ZEBERIO 13:31
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:31 – 2098 – Arbildu egoitza – Arbilduko zubia
13:38 2099 – EH Bildu – Santa Kurtze
13:44 2100 – Beti Gazte kuadrilla / Gazte Elkartea – Olatxu / Olatzarrerako sarrera
13:51 2101 – EAJ / Gure Indarra Jubilatuen Elkartea – Areiltza / Zabalerako sarrera
13:57 2102 – Eskola eta Txubelasu Guraso Elkartea – Sautuola
14:04 2103 – Austarri Mendi Taldea / Austarri Kultur Taldea – Zubibarria / Zuritaren etxea
14:09 2104 – Zeberioko Udala – Ermitabarri
14:16 2105 – Zollo – Ibarrondorako sarrera
14:22 2106 – Matxinkorta Mendi Taldea (Arrankudiaga) / Decoletaje y Fijación – Zabale Goikoarako sarrera / Undurraga osteko bihurgunea

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

🔴 Zuzenean / 23. Korrika eta Hego Uribeko streaminga, GEURIAn

|

Hego Uribeko AEKko irakasleak 22. Korrikan // Geuria

Heldu da eguna! 23. Korrikari hasiera emango diote gaur Irunen eta hamar egun ondoren, martxoaren 24an bukatuko da Baionan.

Apirilaren 14ko hasiera ekitaldia Irundik zuzenean GEURIAn jarraitzeko aukera egongo da.

Hasiera ekitaldiko emisioa 15:00etan hasiko da eta behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da Korrika.

Era berean, ibilbide osoko kilometro guztiak ere ikusteko aukera egongo da GEURIAn, EITBren seinalearen bitartez.

Korrika Hego Uribetik

Martxoaren 21ean eta 22an igaroko da euskararen aldeko ekimena Hego Uribe eskualdetik: ostegunean Usansolon, Galdakaon, Etxebarrin, Basaurin eta Arrigorriagan, eta ostiralean, Ugaon eta Zeberion.

Beste urte batez, Zaratamotik bertatik ez da pasako Korrika, baina bertako herritarrek eta erakundeek bat egingo dute ekimenarekin beti bezala.

Aurten Hego Uribe eskualdean egun argiz disfrutatu ahal izango dugu Korrikaz. Izan ere, martxoaren 21ean 12:00etatik 15:00etara bitartean igaroko da ekimena eta martxoaren 22an 13:00etatik 14:30era.

GEURIAtik jarraipen berezia emango diogu Korrikari, Hego Uribeko Korrika Kulturalari, eta bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu.

Hego Uribe eskualdean 23. Korrikak egingo duen ibilbidea, mapak eta ordutegiak HEMEN.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Zolloko taberna-jatetxea berriz zabalduko dute larunbatean

|

Zolloko Elexalde auzoan dago taberna / Arrankudiaga-Zolloko Udala

Arrankudiaga-Zolloko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Zolloko Elexalde auzoan dagoen taberna-jatetxearen errentamendua. Udal ordezkariek azaldu zutenaren arabera tabernak “ostalaritzaz harago doan balioa dauka”, auzotarrentzat “eguneroko elkargune bat” den heinean. Nabarmentzekoa da XIX. mendetik zerbitzua eman duen taberna dela, eta azken bi hamarkadetan errentari berbera izan duela. Horrek erakusten du, Arrankudiaga-Zolloko Udalaren arabera, negozio “egonkorra” dela.

Udalak lokala txukuntzeko lanak hartu zituen,  eta behin lanak eta esleipena bukatuta, larunbatean zabalduko ditu berriz bere atea jatetxeak. Kontratuak bost urteko epea izango du eta beste hiru urtez luzatzeko aukera egongo da. Kontutan hartu dituzten beste hainbat aldagai ere badaude: alde batetik, taberna gutxienez bost egunez egon beharko da zabalik, eta asteburuetan 10:00etatik 00:00etara doan ordutegia izan beharko du. Kasu honetan ere, interesdunek hobekuntzak proposatu ditzazkete.

Bestetik, sortuko den lanpostu kopurua, zerbitzarien euskara maila edota tokiko produktuak baliatzea ere kontutan hartu diren aldagaiak izan dira.

Osorik irakurri