→Galdakao

Argazkiak | Gerra Zibileko obusa lehertu dute Galdakaon

Gaur goizean Gerra Zibileko 100 kiloko eta 40 zentimetroko obus bat topatu du Galdakaoko hustubidean lan egiten zuen langile batek. Artefaktua topatu bezain pronto Ertzaintza, suhiltzaileak eta lehergailu-teknikariak gerturatu dira bertara eta lehergailua bi detonazioen bidez lehertu dute.

Lehergailuak utzitako zuloa, ibai ertzean // Geuria

Gaur goizean Gerra Zibileko 40 zentimetroko obus bat topatu du Galdakaoko hustubidean lan egiten zuen langile batek. 100mm kalibreko artilleria jaurtigai bat zen, 464mm luzera eta 15,5 kiloko pisukoa. Barnean, 1,5 kiloko trilitazko karga leherkorra eta espoleta zituen. Artefaktua topatu bezain pronto Ertzaintza, suhiltzaileak eta lehergailu-teknikariak gerturatu dira bertara eta lehergailua bi detonazioen bidez lehertu dute. Ertzaintzak azaldu du obusa lehertzeko, lehergailua ibaiaren ertz batera mugitu behar izan dute eta alboko segurtasun arrazoiengatik inguruko lantegietako langileak aterarazi dituzte.

Operazioa gauzatu ahal izateko, Txomin Egileor kalea trafikoa zein oinezkoentzat moztu behar izan dute eta tren-zerbitzua obusa lehertu arte eten behar izan dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak