→Arrigorriaga

Abusun TAO zerbitzua jartzeko egoera aztertzen ari da Arrigorriaga

Arrigorriagako Udala Abusu auzoan TAO zerbitzua ezartzeko ikerketa egiten ari da GERTEK enpresagaz, Bilboko La Peña auzoan joan den maiatzaren 1ean zerbitzua martxan jarri ostean

Auto bat, aparkaleku bila Santa Isabel auzoan // GEURIA

Arrigorriagako Udala Abusu auzoan TAO zerbitzua ezartzeko ikerketa egiten ari da GERTEK enpresagaz, Bilboko La Peña auzoan joan den maiatzaren 1ean zerbitzua martxan jarri ostean: “Enpresa horrek aurrekontua egin du 237.333 € urtean zaintzapeko zerbitzuarekin eta 104.231 € urtean zaintzarik gabeko zerbitzuari dagokionez”, azaldu dute Arrigorriagako Udaleko ordezkariek, eta inbertsioa “garrantzitsua eta handia” bezala deskribatu dute.

Azterketa teknikoa egiten duten bitartean, gobernu taldea udaltzaingo eta bulego teknikoagaz biltzen ari da egun hauetan “Abusuko herritarrentzat aparkaleku atsegina eta erosoa antolatzeko alternatibak bilatzen eta baloratzen”. Gainera, TAO Abusun ezartzeak izan dezakeen eragina aztertzen ari direla gehitu dute gobernu taldetik, furgoneta eta autoen aparkalekua eta fluxua kontrolatuz.

“Duela urte eta erdi hasi ginen bide luze  horretan eta ordutik etengabe aritu gara aztertzen, elkarlanean eta irtenbideak bilatzen. Helburua hasieratik izan da, eta hala izaten jarraitzen du, Abusuko bizilagunei irtenbideak ematea. Gure asmoa sor daitezkeen arazoei aurrea hartzea da, eta Santa Isabeleko aparkaleku berrituari esker, egoera momentuz lasaiago egotea espero dugu”, azaldu du Idoia Molina Etxebizitza eta Hirigintza zinegotziak.

Santa Isabeleko aparkaleku berria, autoz beteta // GEURIA

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak