Kultura eta Kirolak ministerioak urtero ematen duen Maria Moliner Saria irabazi du Abusuko Liburutegiak, zazpigarren urtez: “Oso pozik gaude! Aurten ere (eta honekin zazpi edizio doaz) Kultura eta kirolak Ministeritzak emten duen Maria Moliner Saria irabazi dugu “Abusu, auzo irakurlea” egitasmoagatik. Liburutegian ez ezik Abusu Sareaneko eragileekin batera elkarlanean garatzen dugun proiektua da“, azaldu dute liburutegiko arduradunek sare sozialetan.
Irabazi dituzten 2.000 euroak liburu gehiago erosteko direla adierazi dute: “Nobedadeak, komikiak eta irakurketa erraza atalerako liburuak, zehazki”. Liburutegiak zorionak eman dizkie ere Ermua, Muskiz, Etxebarri eta Elorrioko liburutegi irabazleei.

2017ko Maria Moliner Saria, liburutegiko horman eskegita // Geuria
