→Arrigorriaga

Jardueraz betetako kanpaina antolatu du Arrigorriagako Udalak A-25erako

Azaroaren 17an Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kanpaina hasiko da, eta Arrigorriagako Udalak herritarrak indarkeria matxista mota ezberdinen inguruan kontzientziatu nahi dituela adierazi du “Indarkeria matxistak hainbat aurpegi ditu. Aurre egitea denon ardura da” leloagaz

Joana Etxeberria eta Maite Ibarra, Arrigorriagako udaletxearen aurrean // Geuria

Azaroaren 17an Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kanpaina hasiko da, eta Arrigorriagako Udalak herritarrak indarkeria matxista mota ezberdinen inguruan kontzientziatu nahi dituela adierazi du “Indarkeria matxistak hainbat aurpegi ditu. Aurre egitea denon ardura da” leloagaz: “Emakumeok indarkeria egoera ugari bizi ditugu gure bizitzan zehar, emakume izate hutsagatik”, azaldu du Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak. “Batzuetan ez gara konturatzen gu edo beste emakumeren bat indarkeria bizitzen ari dela, normalizatzen ari garen eguneroko bizitzako egoeretan gertatzen delako”.
Horrela, azaroaren 17tik 30era arte bakarrizketak, hitzaldiak, ipuin-kontaketak, antzerkia eta elkarretaratzea bezalako jarduerak antolatu ditu Udaleko Politika Feministako sailak udalerriko hainbat eragilegaz: “Gizonak ere indarkeria matxistaren aurkako borrokan inplikatu nahi ditugu, egoera horiek detektatzea, aldatzea eta salatzea guztien ardura baita”, izan dira Maite Ibarra alkatearen hitzak programazioaren edukiaz berba egitean.

Egunez egun

AZAROAK 17
19:00 “Desaparezca aquí” bakarrizketa.
Patricia Sornosa. Gaztelania. Lonbo aretoa. Antolatzailea: Loturarik Gabe elkartea.

AZAROAK 18
19:00 “¿Qué nos ocurre a los hombres?”
hitzaldi-tailerra
Piper Txuriak. Gaztelania. Abusu Zentro Soziokulturala.

AZAROAK 19
18:00 “Gorputz osoko ipuinak” ipuin-kontaketa. Izaskun Mujika. Euskara. Abusu Zentro Soziokulturala.

AZAROAK 21
12:00 “Gorputz Osoko ipuinak”. Izaskun Mujika. Euskara. Euskaldun Berria erakusketa gela.

AZAROAK 22
18:00 “Indarkeria matxista aztertzeko eta erantzun kolektiboak eraikitzeko gakoak” hitzaldia. Sortzen Kontsultoria. Euskara. Abusu Zentro Soziokulturala.

AZAROAK 23
19:00 Hitzaldi-tailerra “¿Qué nos ocurre a los hombres?”
Piper Txuriak. Gaztelania. Abusu Zentro Soziokulturala.

AZAROAK 24
19:00 “Pronoia” antzezlana. Virginia Imaz (Oihulari Klown). Gaztelania. Lonbo aretoa.

AZAROAK 25
19:00 Elkarretaratzea udaletxeko plazan, Urruma Asanblada Feministaren eskutik

AZAROAK 27
19:00 “Ez da kasualitatea (Nahita egin dugu)” taldearen bertso saio musikatua (Lanku). Euskara. Lonbo aretoa

AZAROAK 30
18:00 “Indarkeria matxista aztertzeko eta erantzun kolektiboak eraikitzeko gakoak” hitzaldia. Sortzen Kontsultoria. Euskara. Udalbatza aretoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak