→Arrigorriaga

‘Denon Etxea’ Emakumeen Etxea datorren ikasturtean zabaldu nahi dute

Joan den apirilaren 29an Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko bigarren asanblada antolatu zurten kultur etxe zaharrean. 18:30ak aldera herriko bazter guztietako emakumeak heltzen hasi ziren, tantaka

Bigarren asanbladan parte hartu zuten emakumeak, saioan // Geuria

Joan den apirilaren 29an Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko bigarren asanblada antolatu zurten kultur etxe zaharrean. 18:30ak aldera herriko bazter guztietako emakumeak heltzen hasi ziren, tantaka: “Zaila da berez lehen asanbladan bildu ginen emakume kopurua gainditu edo berdintzea”, adierazi zuen Joana Etxeberria Politika Feministako zinegotziak jarduerari hasiera emateko.
Bigarren asanblada honek ez zuen aurrekoak besteko asistentzia erdietsi, eta Etxeberriak azaldu zuen bigarren asanblada honek izaera “teknikoagoa” zuela aurrekoarekin alderatuta. “Data hauek, gainera, zailak dira herriko neska gazteentzat, garai hauetan institutu eta unibertsitateko azterketetan daude eta”.


Prozesu parte-hartzaileko bigarren asanblada honetan hainbat gai tratatu zituzten Berdintasun kontseiluko Etxeberriak eta Ainhoa Villanueva Arrigorriagako Udaleko Berdintasun teknikariak: lehenik eta behin aurreko asanbladako ondorioetaz eta egun hartako parte-hartzaileek egindako ekarpenen inguruan aritu ziren. Ostean, gobernantza ereduetaz berba egin zuten, baita Emakumeen Etxe berriak izango duen espazioaren banaketaz. Etxearen izena ere aztergai izan zen bileran: “Maiatzaren 27ko hirugarren asanbladaren ostean gure helburua Emakumeen Etxea datorren ikasturterako zabalik izatea da”, iragarri du Etxeberriak. “Helburua urrian bertan inaugurazioa egitea da”.
Emakumeen etxea diseinatzeko lehen asanblada joan den apirilaren 1ean izan zen eta bertan, Arrigorriagako mugimendu feministaren ibilbideari buruz aritu ziren. Kultur etxea ezagutu ostean ‘Denon Etxea’ irudikatzen hasteko hausnarketa-dinamikak burutu zituzten. Lehen asanblada hartan herri osoko adin askotako 51 emakumek hartu zuten parte. Arrigorriagako Udalak parte-hartzaileen jarrera txalotu zuen lehen bilera hartan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak