→Arrigorriaga

Argazkiak | Arrigorriagako Kontzertu Didaktikoak dantzan jarri ditu ikusle txikienak

Arrigorriagako Euskal Asteko Kontzertu Didaktikoak Euskal Musika eta bere instrumentuak erakutsi zizkien kiroldegiko frontoira hurbildu ziren familiei

Emanaldiko momentu bat // Geuria

Arrigorriagako Euskal Asteko Kontzertu Didaktikoak Euskal Musika eta bere instrumentuak erakutsi zizkien kiroldegiko frontoira hurbildu ziren familiei. Bertara jende gehiegi gerturatu ez zen arren, harmailetan batu ziren 30 lagunek asko ikasi, dantzatu eta barre piloa bota zuten oholtzara igo ziren musikariek eskainitako emanaldiagaz. Instrumentuak erakusteaz gainera, abestiak jo zituzten horiekin eta instrumentu bakoitza Euskal Herriko zonalde jakinetan kokatu zuten. Emanaldiaren amaieran, haurrek galderak egiteko eta instrumentuak jotzeko aukera izan zuten.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak