→Arrigorriaga

Amaitu dituzte Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea lotzen duen bidegorriaren lanak

Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea konektatzen dituen bidegorriaren lanak bukatu dituzte.

Bidegorriaren txirrindularientzako eta oinezkoentzako galtzadak // Bizkaiko Foru Aldundia

Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea konektatzen dituen bidegorriaren lanak bukatu dituzte. Basauri eta Arrigorriaga uztartzen dituen proiektu honetarako 734.000 euro baino gehiago bideratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Bi-625 errepideko inguruetatik doan eguneroko joan-etorrietanoinezko eta txirrindulariei mugikortasun jasangarria sustatzeko aukera ematea helburua duen proiektu honen bitartez: “Bidegorria ordezko azpiegitura segurua eta erosoa izango da eguneroko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiteko. Hala, Bizkaiko Lurralde Historikoan hiri-mugikortasun iraunkorra sustatuko da” azaldu du Foru Aldundiak webgunean.

Arriskurik gabekoa

Bidegorriaren azken zati honek 1.255 metroko luzeera du eta momentura arteko bidegorri sarea handitzea lortu du: gaur egun posible da Basauriko Mercabilbaotik Martiartu industrialgunera bizikletatik jaitsi gabe eta autoekin topo egin gabe heltzea. Txirrindulariek 2,5 metroko zabaleradun galtzada dute eta oinezkoek, parean, 2 metroko zabaleraduna.

Lanak pasa den otsailean hasi zituzten eta Foru Aldundia etorkizunari begira ibaiko bi ibilguetatik bidegorria igarotzeko aukera aztertzen ari da, egunen batean bidegorri sarea Ugaora eramanez eta Agirre eta Txako industrialguneetara sarbidea emanez: “Azterlan horren helburu nagusia da zehaztea zein den aukerarik egokiena ingurumeneko ikuspuntutik, teknikotik, ekonomikotik eta funtzionaletik”.

Hasi dituzte Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea lotuko dituen bidegorriaren lanak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak