→Arrigorriaga

Hasi dituzte Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea lotuko dituen bidegorriaren lanak

Arrigorriaga Martiartu industrialgunearekin konektatuko duen bidegorriko lanak hasi dituzte eta sei hilabeteko iraupena izango dutela iragarri dute: “Azpiegitura berriak alternatiba seguru eta erosoa eskainiko du egunero oinez edo bizikletaz mugitzeko, Bizkaiko lurralde historikoan hiri-mugikortasun iraunkorra sustatuz”, azaldu du Imanol Pradales Foru Aldundiko Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako diputatuak.

Bidegorriaren obrak // Bizkaiko Foru Aldundia

Bizikleta eta oinezkoek eguneroko joan-etorrietan mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin, Arrigorriaga Martiartu industrialgunearekin konektatuko duen bidegorriko lanak hasi dituzte eta sei hilabeteko iraupena izango dutela iragarri dute: “Azpiegitura berriak alternatiba seguru eta erosoa eskainiko du egunero oinez edo bizikletaz mugitzeko, Bizkaiko lurralde historikoan hiri-mugikortasun iraunkorra sustatuz”, azaldu du Imanol Pradales Foru Aldundiko Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako diputatuak.

Bidegorri hau Mercabilbao poligonoa, Sidenor, San Migel eta Basauri konektatzen dituenaren jarraipena da eta zati berri honek 1.255 metroko luzeera izango du eta ibaiaren ibilgutik paraleloan igaroko da, amaiera Bi-625 errepidetik industrialderasartzeko zubian bertan bukatuz. Txirrindulariek 2,5 metroko zabalerako galtzada izango dute eta oinezkoek bi metrokoa guztira.

Bidegorria, Artunduagan // Geuria

Luzatzeko aukera posibleak

Bidegorria eraikitzeko 734.020 euro bideratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta ibaiko ertza ematen dituen aukeren arabera, etorkizunean Ugaoraino luzatzeko asmoa adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak, Agirre eta Txako industrialguneetatik igaroz, azterlanaren helburua ingurumenaren, teknikaren, ekonomiaren eta funtzionaltasunaren ikuspegitik aukera egokiena zehaztea izanik.

Basauri, Etxebarri eta Arrigorriaga Bilborekin lotzeko bidegorria eskatu du Podemosek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak