→Arrigorriaga

HeidelbergCementek Arrigorriagako Cementos Rezolako harrobiak aukeratu ditu ‘Quarry Life Award’ lehiaketarako

Erauzketa/Harrobien-eremuen balio ekologikoari buruzko kontzientziazioa areagotzea helburu nagusia duen Quarry Life Award hezkuntza lehiaketa zientifikoan izena emateko epea azaroaren 18ra arte zabaldu du HeidelberCement enpresak

Lehiaketan parte hartzeko irudia // HeidelberCement

Erauzketa/harrobien-eremuen balio ekologikoari buruzko kontzientziazioa areagotzea helburu nagusia duen Quarry Life Award hezkuntza lehiaketa zientifikoan izena emateko epea azaroaren 18ra arte zabaldu du HeidelberCement enpresak. Bosgarren edizio honetan, Arrigorriagako Cementos Rezolako harrobiak aukeratu ditu lehiaketako sarirako: “HeidelbergCementek naturaren zale guztiak, ikertzaile, ikasle eta herritar gisa, lehiaketa bakar honetan parte hartzera animatzen ditu, gure harrobi eta legar-hobietan biodibertsitatean oinarritutako proiektu berri eta berritzaileak diseinatuz. Parte hartzen duten harrobietako batean proiektu-ideia bat garatzeko gonbidapena egiten zaie hautagaiei, eta gehienez ere 2021eko azaroaren 18an webgunearen bidez proiektu-proposamen bat aurkezteko“.

Cementos Rezola, Arrigorriagan // Geuria

2012tik martxan

2012an jaio zen lehiaketa hau eta hiru urtean behin antolatzen du HeidelbergCement enpresak, helburu nagusia harrobietako biodibertsitatea babestu eta handitzeko helburua duena, “gure bizilagunekin komunikatzeko bideak irekitzeko, eta naturaren garrantziari buruz hezteko eta kontzientzia sortzeko eta habitaten eta espezieen kontserbazioa ospatzeko”.
Aurreko edizioen proiektuetarako 1.400 proposamen baino gehiago aurkeztu zirela azaldu dute antolaketatik eta horietatik 370 aukeratu zituzten ikerketa fasean aztertzeko: “Proiektu hauek ikerketa esparruko ia mila lagunengan eragina izan zuen eta milaka lagunek hartu zuten parte aipatutako proiektu horietan”, azaldu dute HeidelbergCementetik. “Ia milioi bat euro bideratu ditugu sarietan aurreko edizioetako nazio mailako edo nazioarteko irabazleen sarietan”.
Aurtengo lehiaketari begira, proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 18a izango da eta aukeratutako lanak 2022an gauzatuko direla azaldu dute enporesatik, “berauek gauzatzeko gastu guztiak Cementos Rezolak sufragatuak izango direlarik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak