→Arrigorriaga

Oxabi, Aiko, Kai Nakai, Modus Operandi eta Goazen taldeek girotuko dute 2022ko Ibilaldia, Abusun

Iaz Sopelan izan zen Ibilaldia, baina ohiko ibilbiderik gabe // Argazkia: Ibilaldia

Maiatzaren 29an izango da Ibilaldia Abusun, ‘Erro, harri, har’ lelopean, bertako ikastolaren alde. Iaz, Covid-19aren pandemiagatik ez zen ohiko ibilbiderik izan, baina aurten 4,2 kilometroko ibilbidea prestatu dute Abusu auzoan zehar; Bilboko zatian egiteaz gain, Arrigorriagako muga barruetatik ere egingo du bidea Ibilaldiak. Lau gune ezarri dituzte: Abusu Ikastola bera, Ibaieder parkea, Ollargan eta Montefuerte. Ibilbidearen hasierako ekitaldia 10:00etan izango da, Abusu Ikastolan.

Ibilaldia 2022 | Egitaraua eta ibilbidea

Maiatzak 29 · Abusu

1. Gunea: Ikastola
10:30-11:30 Erronka proba
12:00-12:45 Ipuin kontalaria
13:30-14:15 Imanol Ituiño magoa
*Bazkari herrikoia
15:00-15:45 Yogurinha Borova
16:30-18:00 Aiko
+ Egun osoan zehar: zurezko jolasak, aurpegiak margotzeko tailerra

2. Gunea: Erro. Ibaieder parkea
10:30-11:00 Abusuko Abesbatza
11:15-11:45 Elikagaien Taupadak
11:30-12:15 Bokabits
13:00-13:30 Afrika Bibang
13:30-14:10 Elikagaien Taupadak
14:15-15:00 Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek
15:00-15:45 Elikagaien Taupadak
15:30-16:15 Disko txantxa
17:00-18:00 Go!azen
+ Egun osoan zehar: puzgarriak, zirko tailerra

3. Gunea: Harri. Ollargan
11:00-11:15 Bolintxu Dantza Taldea
12:00-12:15 Etorkizuna musikatan
13:00-13:30 Herri Kirolak
14:00-14:45 Kai Nakai
15:30-16:15 Itziarren Semeak
17:00-18:00 Oxabi
+ Egun osoan zehar: Eroski tailerra, suhiltzaileak, Herri Kirolak tailerra, Etorkizuna tailerra

4. Gunea: Har. Montefuerte
11:15-11:45 Dantza tailerra
11:30-12:30 Musta Tanbor tailerra
12:30-13:15 Garilak 26
14:00-14:45 Modus Operandi
15:30-16:15 Str
17:00-18:00 DJ Bull
+ Egun osoan zehar: Euskaltel txirrindularitza pista

*Ibilbidean zehar: Ein Go Kantan Ta Dantzan, Zanpanzarrak, erronka…

Ibilbidea eta guneak // Ibilaldia 2022

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak