Aztarnak kolektiboak Abusu auzoko Olatxu plazako horma margotzeko ekimena bultzatu du. 100 metro luze eta 4 metro altu ditu hormak
Aztarnak kolektiboak, Arrigorriagako Udalaren babesarekin, Abusu auzoko Olatxu plazako 400 metro karratuko horma margotu du gra tien bidez. Auzotarrek eurek egin zuten horma margotzeko eskaria. Guztira, 15 artista aritu dira murala apaintzen: Azuri, BaflesCMK, Bolin, Cato, Eik, Goal, Habese, Jowon, Kezon, Lan, Oner, Roke, Siner, Shore eta Zeromunoz. “Proiektu hau garatzeko inguru ezberdinetako hainbat artista deitu genituen eta hauek izan dira elkarrekin batu ahal izan ditugunak”, dio Andoni Ortiz Aztarnak kolektiboko kideak.
Olatxu plazako horma margotzeko harmonia bilatu dute Aztarnakoek eta atzealde bateratua margotu dute: “Atzealde guztia berdez margotu genuen naturaren gaian murgiltzeko, baina gai librea izan dute artistek. Azken finean, ez dugu proiektuaren helburua ahaztu behar: Inguruko artistak ezagutarazi eta guztiz abandonaturik zegoen hormari bizitza berria ematea”, dio Andonik.

Olatxu plazako murala :: Arrigorriagako Udala
CFCrik gabeko espraiak
Artistek erabili duten teknika eta materialez galdetuta, honakoa dio Ortizek: “Erabili den teknika espraia izan da. Sarritan, margo plastikoekin nahastu egiten dugu, irudiak eskatzen duenaren arabera”.
Materialen inguruan, Ortizek adierazi du erabili dituzten espraiek ez dutela Klorofluorokarbonorik (CFC), beraz, “ingurumenarekiko eragina bestelako margoek izan dezaketenaren berdina da”, ez dira kutsagarriak.
