→Arrigorriaga

Abusuko Santa Isabel aparkalekua eraberritzeko proiektua 2021ean gauzatuko da

Santa Isabel aparkalekuaren sarrera // Google Maps

Azaroaren 9an Arrigorriagako Udaleko Idoia Molina Hirigintza zinegotziak eta Maria Jesus Acedo Ingurumena eta Iraunkortasun zinegotziak bilera izan zuten Foru Aldundiko teknikariekin Abusuko Santa Isabel aparkalekuko birgaitze eta txukuntze proiektuaz hitz egiteko. Udalaren arabera, Foru Aldundiko ordezkariek ez zuten inolako eragozpenik adierazi eta proiektuak aurrera egingo duela azaldu zuen, 2021ean gauzatu ahal izateko: “Santa Isabel aparkalekuarena auzokideen aldarrikapen historikoa da. Kontua ez da soilik inguru horretan dagoen aparkaleku falta arintzea, baizik eta auzoan bizi diren pertsona gehienek gaur egun degradatuta eta erabilezin duten eremu bat birgaitzea eta auzorako berreskuratzea. Beharrezko jarduketa da, Ehun neurrien gobernu planean jaso genuen, 89. zenbakian”, azaldu zuen Idoia Molinak, Auzoak eta Hirigintza arloko zinegotziak.

Abusuko Santa Isabel kalearen amaieran ezkerrera norabideko kurba dago. Bertatik, eskumara doan trenbide ondoko bidea dago eta hasieran, “Parking sí, vertedero no” esaldia irakurri daiteke lurrean: “Jendeak errepide ertzean bertan aparkatzen du autoa”, azaldu du Santa Isabel kaleko auzotar batek. “Errepidea jarraituz, baratzez inguratutako aparkaleku antzeko bat dago. Betidanik leku iskanbilatsua izan da eta lapurreta ugari egin dira bertan“.

Ur-horniduraren berrezarpena

Bestalde, Montefuerte parkeko iturrien hornidura-zerbitzua aztergai izan zen, eta ur-zerbitzua berrezartzeko konpromisoa hartu zuten, parkeko erabiltzaileen erabilerarako. Halaber, parkeko barbakoak eta mahaien erabileraren inguruan aritu ziren, egon daitezkeen aukerak baloratuz.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak