→Arrigorriaga

Ainize Barea ‘Peke’ fitxatu du Athleticek 2025era arte

2025eko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua Pekek // Athletic Club

Ainize Barea ‘Peke’ (Arrigorriaga, 1992) futbol jokalaria fitxatu du Athleticek. 2025eko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua Pekek. Athletic Clubek eta Deportivo Abanca taldeak akordioa sinatu dute. “Jokalari erabakigarria izan da azken lau denboraldietan Deportivo Abancan”, diote Athleticetik. Guztira 84 gol sartu ditu 106 partidatan talde galiziarrarekin, eta azken denboraldian 14 gol sartu ditu.

Sei urte zituela Arrigorriagako nesken taldean jokatzen hasi zen Peke, eta gero C.D. Ugaora joan zen. Bertan hezi zen jokalari bezala: “Ugaon jokatzen nuen garaia ez nuke ezergatik aldatuko. Ugao nire bizitzako taldea da”, adierazi zuen iaz GEURIArekin izan zuen elkarrizketan. Ondoren, 2015ean, 23 urterekin, Badajozera joan zen, Santa Teresa taldera, Lehen Mailan jokatzera. 2017ean Deportivo Abancak fitxatu zuen, gaur egunera arte. Iaz Espainiako Selekzioaren zerrendan egon zen Peke.

Ainize Barea: “Ugaon jokatzen nuen garaia ez nuke ezergatik aldatuko”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak