Athleticekin lehen entrenamendua egin du jada Ainize Barea ‘Peke’ arrigorriagarrak. Atzo Lezaman entrenamendua egin ostean zera esan zuen: “Athleticen jokatzeko aukera duen jokalari orok bertan jokatu behar du. Txikia nintzenean, Athleticeko neskak ikustera joaten nintzen San Mamesera, etorkizunean bertan jokatzeko aukera izango nuela amestuta. Anbizio handiko jokalaria naiz, gola buruan duena. Taldekide ona eta borrokalaria naizela uste dut”.
2025eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Pekek.
