→Arrigorriaga

Aitor Paredes arrigorriagarrak lehen aldiz jokatu du Athleticeko lehen taldearekin

Aitor Paredesen lehen partida Athleticen lehen taldearekin / Athletic Club

2020-2021 denboraldiko lehen lagunarteko partidan jokatu du lehen aldiz Athleticeko lehen taldearekin Aitor Paredes arrigorriagarrak, Logroñesen aurka. Lehen zati osoa jokatu du Paredesek, ezker-atzelari lanetan. 3-1 gailendu zaio Logroñes Athletici.

Etorkizun Futbol Eskolan hazi zen jokalari gisa eta alebinetan iritsi zen Lezamara, 2010-2011 denboraldian. Iaz Basconian hogeita bat partida jokatu zituen eta zazpi Athleticeko bigarren taldean. Hogei urte ditu Aitor Paredesek.

Athleticen gaurko hamaikakoa / Athletic Club

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak