→Arrigorriaga

Aldiriak-eko tren-zerbitzuaren proposamena onartu du Arrigorriagako Udalak

Aldiriko tren bat, Ugaotik // Geuria

Arrigorriagako EH Bilduren Aldiriak-eko tren-zerbitzuari buruzko proposamena onartu zen azaroaren 26ko Osoko bilkuran, Arrigorriaga Gara eta NOA alderdiaren aldeko botoekin eta PSE eta EAJko kontrakoekin.

“Tren bidezko garraio publikoak funtzio garrantzitsua betetzen du gure lurraldea lotzeko eta artikulatzeko, eta Bizkaiak aldiriko trenbidea behar du eskualdeen artean eta hiriburuarekin ondo konektatuta egoten jarraitzeko“, azaldu zuen EH Bildu alderdiak.

“Hala ere, Bizkaiko aldiriko sarea ez da hobetu azken aldian, eta gainera, zerbitzuaren kalitatea etengabe galtzen ari da zirkulazioak etengabe kenduz, hainbat arrazoi direla medio”. Alderdi abertzalearen arabera, ez dago langile nahikorik eta “gidarien absentismoa handituz gero, egunero tren kopuru dezente bat ezabatzen da eta han ez da jakinarazten, edo eginez gero, denbora-tarte oso txikiarekin egiten da”. Gainera, alderdiak azaldu du konfinamenduaren ostean hainbat tren zirkulario kendu egin direla, herritarren beharretara egokitutako tren-kopururik ez dagoela argudiatuz.

Aldiriak-eko trena, Ugaon // Geuria

EH Bilduren proposamenak

Hori dela eta, Arrigorriagako EH Bildu taldeak hurrengo proposamenak egin zituen: Hasteko, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (MITMA) eta RENFEri eskatzea konfinamenduaren aurretik zeuden ordutegiak eta tren- zirkulazio kopurua berrezartzea eta Bizkaiko Aldiriak-eko trenen C1, C2, C3 eta C4 tren-zerbitzu lehiakorra ezartzea. Gainera, Aldiriak-eko sareko tren-azpiegituraren mantentze-lanak handitzea eskatu diote ADIFi, ibileraren denborak hobetzeko. RENFE eta baita ADIFI langile kopurua handitzea eskatu diote, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari  aipatutako akordioarekin bat egitea eskatu die, “Bizkaian aldiriko trenaren etorkizuna bermatzeko”. Bukatzeko, Espainiako Gobernuari eskatu dio Aldiriak tren zerbitzuaren eskumena “ahalik eta azkarren” Euskal Jaurlaritzari transferitzea.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak