Otsailaren 28an, igandez, ospatu zen Arrigorriagako XVI. Herri Krosa. Guztira 900 lagunek eman zuten izena, baina horietatik 525 pertsonek baino ez zuten lasterketan parte hartu. Inskripzio bakoitzeko, Tindufeko kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak jaso zituzten eta guztira, 1.200 kilo biltzea lortu zuten.
