→Arrigorriaga

Argazkiak | Nerbioiaren ibaiertzak garbitzen Arrigorriagan

Ibaiertzaren garbiketa egin dute herrigunean hogeita bat herritarrek. Osasun krisiak behartuta, parte-hartze mugatuarekin egin da garbiketa, gehienez ere hogei herritarrek parte har zezaketelako. Goiz pasa ederra egin zuten bertaratu ziren herritar eta familiek. Garbiketa hasi aurretik Victor Peñas URA Uraren Euskal Agentziako teknikariak ibaien egungo egoerari buruzko hitzaldia eskaini zuen.

Argazkietan ikusi daitekeen moduan, denetarik batu zuten bertaratu ziren boluntarioek: plastikoak, telebista dekodifikadorea, aulkiak… Zabor poltsa asko jaso zituzten. Urtero egiten dute hainbat herritarrek ibaiertzen garbiketa, eta urtero zabor pilo bat ateratzen dute, Nerbioi ibaiaren ertzak berreskuratze aldera. Arrigorriagako Udalak berak ateratako argazkiak dira honakoak:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak