→Arrigorriaga

Argazkiak | Olentzero eta Mari Domingi Arrigorriagara heldu dira

Olentzero eta Mari Domingi Arrigorriagara heldu dira eta lehen agerraldia egin dute kiroldegiko frontoian, 12:30ean. Antzerki formatuko ikuskizuna musikaz eta galtzagorriez lagunduta eta segurtasun neurriak mantenduz (Olentzerok berak maskara beltza jantzi du eta Mari Domingik, zuria) egin da eta herriko umeen aurrean hainbat istorio kontatu dituzte protagonistek. Olentzerok berak umeek urte berezi honetan zehar izan duten jarrera eredugarria txalotu du eta Mari Domingik inoiz baino hobetu ospatu du dantzan egiten. Herriko aurren begiradek eta irribarreek dena esan dute bisita berezi honek izan duen eraginaz. Ikuskizun amaieran, azken eskutitzak uzteko otzara utzi dute eszenatokian, estu eta larri doazen umeentzat.

Arratsalde honetan, 17:30ean bigarren agerraldia egingo dute frontoian ere.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak