→Arrigorriaga

Arrigobono kanpainako aurrekontua bikoiztu dute aurten, zenbait berritasunekin

Arrigobonoak, aurkezpen egunean / Geuria

Aurten, Koronabirusak eragin duen osasun krisia dela eta, Arrigobonoaren aurrekontua bikoitzu du Arrigorriagako Udalak, 25.000 eurotik 59.425 eurora igaroz: “Tokiko merkataritza funtzesko zutabea da komunitatea egiteko eta etorkizuneko Arrigorriaga eraikitzeko”, azaldu du Maite Ibarra alkateak. “Bere garaian bonu-kanpaina bat egin zen eta gure ustez beharrezkoa da aldiriko merkataritzaren aldeko apustua egitea”. Ibarrak azaldu du 2015etik aurrera Arrigorriagako Udala elkarlanean aritu izan dela Adeckarekin tokiko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin Arrigobono merkataritza-bonuen kanpainaren bidez. Azken bost urteetako kanpainak arrakastatsuak izan direla adierazi du alkateak eta aurten 50 saltokik izena eman dutela adierazi du Celia Rubio enplegu zinegotziak: “Hala ere, zifra hau behin-behinekoa da, hurrengo egunetan saltoki gehiegok izena eman dezaketelako”. Kanpainan parte hartu duten saltokiek pegatina bat izango dute kanpoaldean.

Jose Cebrecos (Adeckako presidentea), Celia Rubio eta Maite Ibarra / Geuria

Osasun krisiaren ondorioz berrikuntza garrantzitsuak ezarri direla adierazi du Udalak eta aurrekontuaren handitzea merkataritza eta ostalaritzarako “eta lehenengo aldiz ostalaritza eta zerbitzuetarako” onuragarria izango dela adierazi du Maite Ibarrak: “Bertako merkataritza eta ostalaritza zailtasunak jasaten ari dira, osasun-egoerak kontsumoa bizileku-herrira edo mugakideetara mugatzen duen hune honetan. Zentzu horretan, bizi izan dugun krisia tokiko merkataritzaren aldeko apustua biderkatzeko momentu egokia dela deritzogu”.

Enplegu arlotik 120 kutun bidali dira kanpainara atxiki daitezkeen saltokiei  parte hartzeko gonbita luzatuz: “Ostalaritza ere tokiko dinamizazioaren zati garrantzitsua dela uste dugu, eta berrikuntza horrekin Arrigorriagako ostalaritza-sektoreak udalerriaren dinamizazioan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu”. Dagoeneko, izena eman duten 50 negozioetatik 46 saltokiak dira eta gainontzeko seiak, tabernak: “Ostalaritzako proportzioa oso txikia da, baina espero dugu astiro-astiro kopuru honek gora egitea”, adierazi dute Adeckatik.

Formatu berriak

Azaroaren 2an 10.000 bonu salgai jarriko ditu Adeckak Udaletxeko Osoko bilkuren aretoan (iazko 2.350 bonu saldu ziren), bonu guztiak agortu arte. Gainera, mota biko bonuak egongo dira aurten: alde batetik 30 euroko balioa duten 4.000 bonu. Hauen erosketa kostua 20 eurokoa izango da eta Udalak 10 euroko diru-laguntza emango du. Beste alde batetik 10 euroko balioa izango duten 6.000 bonu. Bonu hauek 7,5 euroko balioa izango dute eta Udalak 2,5 euroko diru-laguntza emango du. “Bonu hauek okindegi, jatetxe edota taberna bezalako negozioei zuzenduta daude, diru kopuru hain handia eskatzen ez dutenak”, azaldu du Rubiok. Interesdunek maskara jarrita eraman beharko dute eta aretora sartu baino lehen eta ondoren gel hidroalkoholikoarekin garbitzea derrigorrezkoa izango da, une oro distantzia soziala mantenduz.

Bonuak erosteko ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Adeckak pilaketak ekiditea eskatu die herritarrei Jose Cebrecosek: “Herritarrei lasaitasuna eskatzea gustatuko litzaiguke: iaz jendetza bildu zen Udaletxeko arkupean eta aurtengo osasun krisia kontuan izanda, jende-pilaketa horiek saihestea gustatuko litzaiguke, jende guztia astelehenean ez etortzeko. Bonoak jende guztiarentzako egongo dira”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak