→Arrigorriaga

Abusuko etxegabetzea geldiarazteko dozenaka lagun bildu dira Abusun, Arrigorriagan

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Joaqui Abusuko herritarra eta bere alaba eta bi biloba etxegabetzeko agindua aurreikusita dago. Joaqui indarkeria matxistaren biktima da eta aniztasun funtzionala duen alabareki eta bi biloba adingaberekin bizi da Abusuko Olatxu kaleko 3. zenbakiko etxebizitza batean. Etxetik botako dute senar ohiari eta ustezko erasotzaileari emateko.

Momentu honetan Joaqui, bere alaba eta bere bilobak ez daude Olatxuko etxebizitzan, duela astebete inguru Arrigorriagako Udalak genero indarkeriaren biktimentzat gordetako gela batean bizi baitira. Hala ere, etxegabetzea gauzatzeko batzorde judiziala heldu da 11:15ak aldera eta Batu Elkarlaguntza Sareko kideak eurekin ari dira negoziatzen etxegabetzea geldiarazten saiatzeko. GEURIAk jakin ahal izan duenez, sarrailagilea bertartatu da etxebizitzara, baina ukatu egin omen da etxegabetzean parte hartzea.

Goizeko lehen ordutik dozenaka lagun hurbildu dira Abusu auzora, Joaqui eta bere familiari laguntza eta babesa eskaintzera, eta Batu Elkarlaguntza Sareko kide batzuk etxebizitzaren barruan daude. Momentu honetan 50 lagun inguru daude etxegabetzea geldirazten saitzen. Joaquiren etxeko atariaren ingurua inguratu du goizean goiz Ertzaintzak, eta Batu Elkarrekiko Laguntza Saretik salatu dutenez, tentsio une batean, bildutakoei oldartu zaie. Duela ordu batzuk Ertzaintzako agenteen ilara bakarra zegoen manifestarien aurrean; orain, ordea, Ertzainen bi ilara daudela adierazi diote GEURIAri bertan daudenak.

Jon Goikouria GEURIAko kazetaria bertatik bertara ari da jarraipena ematen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak