→Arrigorriaga

Egitaraua | Abusuko jaiek lehiaketak, dantzak, jolasak eta musika ekarriko dituzte Arrigorriagara

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra Abusuko jaiak ospatuko dituzte, jarduera ugarirekin. Ostegunean bertan frontenis eta futbito txapelketen finalak jokatuko dituzte auzoan.

Abusuko jaiak 2019an // Geuria

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra Abusuko jaiak ospatuko dituzte, jarduera ugarirekin. Ostegunean bertan frontenis eta futbito txapelketen finalak jokatuko dituzte auzoan. Beste urte batez, Abusu auzoko elkarteek, Udalaren laguntzarekin, gizarte, kultura eta kirol jarduerez beteriko jai-asteburua antolatu dute.

Hilabete berriaren hasierarekin umeentzako parkeak, dardo, igela eta gastronomia txapelketak, herri bazkariak, apar festa, irrintzi lehiaketa eta beste hainbeste jarduera egingo dituzte auzoan.

Orduz ordu

EKAINAK 30, OSTEGUNA

  • 19:00 | Frontenis txapelketaren finala
  • 20:30 | Futbito txapelketaren finala

UZTAILAK 1, OSTIRALA

  • 19:30 | Kalejira batukadarekin
  • 20:00 | Pregoia, pilotalekuan
  • 20:30 | Gazta eta txakolina dastaketa
  • 22:00 | Hanburgesatxoak banatzea, txosnan
  • 23:30 | Remember Night

UZTAILAK 2, LARUNBATA

  • 12:00 | Umeen parkea eta puzgarriak, Santa Isabeleko plaza berrian
  • 12:00 | Dardo txapelketa, txosnan
  • 12:00 | Dantza erakustaldia Al Sol eskolaren eskutik, pilotalekuan
  • 14:00 | Txahalki zatiak banatzea, txosnan
  • 14:30 | Herri Bazkaria, pilotalekuan
  • 16:00 | Tolín mariatxiaren emanaldia
  • 16:30 | Umeen parkea, Santa Isabeleko plaza berrian
  • 17:30 | Tute Azkarra txapelketa, jubilatuen tabernan
  • 17:30 | Saltoka, pilotalekuan
  • 19:00 | Dantzaldia, Txitxarriloa Zentroko plazan: Turno Partido hirukotearen eskutik
  • 20:00 | Entzierroa, Santa Isabel kaletik
  • 20:30 | Txorizo dastaketa, Zentroko plazan
  • 23:00 | Disko-jaia

UZTAILAK 3, IGANDEA

  • 10:00 | Leku eta mahai banaketa, pilotalekuan
  • 11:30 | Lehiaketa gastronomikoak, pilotalekuan: pintxoak, tortillak eta paellak
  • 11:30 | Umeen parkea, Santa Isabeleko plaza berrian
  • 12:00 | Igela txapelketa, pilotalekuan
  • 13:00 | Apa festa, Santa Isabeleko plaza berrian
  • 13:00 | Pintxoak aurkeztea
  • 13:30 | Abusuko VI. Irrintzi Lehiaketa
  • 14:00 | Tortillak aurkeztea
  • 14:30 | Paellak aurkeztea
  • 14:45 | Jaietako sari-banaketa eta herri bazkaria, pilotalekuan
  • 16:30 | Karaokea, pilotalekuan
  • 19:00 | Magia ikuskizuna
  • 20:30 | Txokolate-jana, pilotalekuan (edalontzia eraman behar da)
  • 21:30 | Disko-dantza eta agurra maskotari
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak