→Arrigorriaga

Euskarazko zientzia tailerrak prestatu dituzte Abusun

Argira, Kolorea…ekin eta Kimika Bizirik izena dute Abusuko Zentro Soziokulturalak azaroaren 26an prestatu dituen zientzia-tailer biek.

Kimikari bi // Artem

Argira, Kolorea…ekin eta Kimika Bizirik izena dute Abusuko Zentro Soziokulturalak azaroaren 26an prestatu dituen zientzia-tailer biek. Argia, Kolorea…ekin tailerra 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 17:15etatik 18:15etara antolatu dute. Kimika Bizirik, ostera, 6 eta 11 urteko gaztetxoentzat izango da eta 18:30etatik 19:30etara egingo dute.

Antolakuntzatik azaldu dute parte-hartzeko lekuak mugatuak direla, eta beraz, izena ematea derrigorrezkoa izango dela inprimaki orria abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikora bidaliz. Aurrez aurre egiteko aukera ere badago, ordutegia 16:00etatik 20:00ak artekoa izanik. Izena emateko epea azaroaren 22an amaituko da, eta dauden lekuak baino eskaera handiagoa egonez gero, zozketa egingo dutela azaldu dute Abusuko Zentro Soziokulturaletik. Onartuen zerrenda datorren azaroaren 23an argitaratuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak