→Arrigorriaga

Abusutarrak taldeak eguraldiari txarrari aurre egin eta Santa Agedan kantutan ibili da

Abusutarrek, eguraldi kaxkarrari aurre egin zieten joan den otsailaren 4an eta kalerta irten ziren, auzoko kaleetan barrena: “Eguraldiak ez digu atzera bota pentsatuta geneukan ibilbidea”, azaldu du Maite Rodríguez kideak.

Abusutarrak, Santa Ageda bezperan // Geuria

Abusutarrek, eguraldi kaxkarrari aurre egin zieten joan den otsailaren 4an eta kalera irten ziren, auzoko kaleetan barrena: “Eguraldiak ez digu atzera bota pentsatuta geneukan ibilbidea”, azaldu du Maite Rodríguez kideak. Olatxu plazan elkartu ostean Ollarganera joan ziren eta Abusura bueltan Santa Isabel frontoitik, ibai gaineko zubitik eta Iharra plazatik igaro ziren. Ostean, Zamakolarantz jo zuten.

Pandemia hasi zenetik kantatu gabe ibili dira Abusutarrak taldekoak eta aurtengoa ekitaldi berezia izan da eurentzat, kalean zehar kantatzeko gogo handiz egon direlako. Bezperako irudi batzuk utzi dizkigu Maite Rodríguezek, egun hartako oroigarri modura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak