→Arrigorriaga

Airearen kalitatea neurtzen ari dira Arrigorriagan “kalitateko hiri-ingurunea diseinatzeko”

Joan den apirilaren 11n unitate mugikor bat jarri zuten Sare Solidarioen Pergolan, herriko aire kalitatea neurtzen. 2020an, Udalak Arrigorriagako airearen neurketa puntuala egiteko eskatu zion Ingurumen sailari 2012ko neurketa-estazioak funtzionatzeari utzi ziolako “eta hurbilen zeuden estazioek Arrigorriagako egoerari buruzko benetako daturik eman ezin zutelako”

Arbolak, Severo Otxoa kalean // Geuria

Joan den apirilaren 11n unitate mugikor bat jarri zuten Sare Solidarioen Pergolan, herriko aire kalitatea neurtzen. 2020an, Udalak Arrigorriagako airearen neurketa puntuala egiteko eskatu zion Ingurumen sailari 2012ko neurketa-estazioak funtzionatzeari utzi ziolako “eta hurbilen zeuden estazioek Arrigorriagako egoerari buruzko benetako daturik eman ezin zutelako”, azaldu dute Udaleko ordezkariek. Jarduketa Gobernu-taldearen 100 neurrietako 67.a dugu eta 2030 Agendako 3. GJH, 11. GIH eta 13. GIH helburuak betetzen ditu: osasuna eta ongizatea, hiri eta komunitate jasangarriak eta klimari buruzkoak, alegia.

Emaitza modura egun hauetan airearen kalitatea neurtzen ari den unitate mugikorra dugu herrian: “Ematen dituzten adierazleak oinarri gisa balioko dute datozen urteetan jasangarritasun-helburuak garatzeko, etorkizuneko trafiko-planen bidez kalitateko hiri-ingurunea diseinatzeko, edo, besterik gabe, arnasten dugun airea kalitatezkoa dela eta azterketa edo ikuskapen zehatzik behar ez duela ziurtatzeko”, azaldu du María Jesús Acedo Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak