→Arrigorriaga

Alex Regalado arrigorriagarrak olinpiada matematikoen bigarren saria jaso du Lakuan

Joan den barikuan Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoen bigarren saria jaso zuen Arrigorriaga BHIko Alex Regalado ikasleak. Sari-banaketa Lakuan izan zen eta Teresa Ortiz irakasleak lagunduta igo zen oholtzara, saria jasotzera.

Sari-banaketako momentua // Arrigorriaga BHI

Joan den barikuan Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoen bigarren saria jaso zuen Arrigorriaga BHIko Alex Regalado ikasleak. Sari-banaketa Lakuan izan zen eta Teresa Ortiz irakasleak lagunduta igo zen oholtzara, saria jasotzera.

Matematikak momentu oro erabiltzen dituela aitortu dio gazteak GEURIA komunikabideari: “Esaterako, mugikorrarekin jolasean nagoenean ere matematikek garrantzi handia dute, gehienetan denborak rol garrantzitsua jokatzen duelako bertan, eta baita etxeko hainbat gauza burutzeko ere”. DBHn egonda eta etorkizuneko ikasketen inguruan galdetzean, Alexek dio matematika, programazioa edo filosofiarekin lotura duten ikasketak egitea gustatuko litzaiokeela, “momentuz oso argi ez badaukat ere”.

Alex Regalado arrigorriagarrak bigarren postua lortu du Euskadiko Matematikako Joko Olinpikoetan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak