→Arrigorriaga

Amaia Bacigalupek ‘Generoa eta Medikalizazioa’ hitzaldia eskainiko du gaur Arrigorriagan

Arrigorriagako Osasun foroak Genero-desberdintasuna eta osasun mentalaren medikalizazioaren inguruko hitzaldia antolatu du, Amaia Bacigalupe soziologoaren eskutik. Bertan faktore soziokultural erabakigarriak landuko dira, adituen pertzepzioen analisitik abiatuta.

Edurne Garitazelaia kultur etxea // Geuria

Arrigorriagako Udalak eta Osasun foroak genero-desberdintasuna eta osasun mentalaren medikalizazioaren inguruko hitzaldia antolatu du, Amaia Bacigalupe soziologoaren eskutik. Bertan faktore soziokultural erabakigarriak landuko dira, adituen pertzepzioen analisitik abiatuta. Hitzaldia 18:30ean egingo dute, Arrigorriagako Edurne Garitazelaiako kultur etxean.
Gizarte guztietan, emakumeak, emakume izate hutsagatik, bizi-baldintza okerragoekin bizi dira eta diskriminazioa eta indarkeria espezifikoak jasaten dituzte, eta horrek nabarmen eragiten du haien osasun fisikoan eta mentalean. Generoak gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanak arautzeaz gain, azken horiei subalternitate material eta sinbolikoko posizioak esleitzen dizkie, eta subjektibotasunen eraikuntzan ere eragina du eta psikositatearen ardatz egituratzaile garrantzitsuenetako bat da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak