→Arrigorriaga

Aniztasun kulturala eta migrazioen gaineko jardunaldien astea antolatu dute Arrigorriagan

Maiatzaren 24tik 28ra ‘Aniztasun Kulturala eta Migrazioen Gaineko Jardunaldiak’ astea antolatu du Arrigorriagako Udalak Arrigorriaga Harrera, Zubietxe eta Cáritasekin batera

Arrigorriaga Harreraren urteurrena // Geuria

Maiatzaren 24tik 28ra ‘Aniztasun Kulturala eta Migrazioen Gaineko Jardunaldiak’ astea antolatu du Arrigorriagako Udalak Arrigorriaga Harrera, Zubietxe eta Cáritasekin batera: “Arrigorriagako Udalak lehen aldiz bildu ditu migratzaileei  laguntzen eta babesa ematen lanean ari diren gizarteeragileak. Guztien artean, kulturaaniztasunari buruzko jardunaldiak  antolatu dituzte, maiatzaren 24tik 28ra bitartean, desberdintasunak normalizatzeko eta komunitateharremanak estutzeko“, azaldu dute Arrigorriagako Udaleko ordezkariek.

Jardunaldietan, munduko hainbat lekutatik etorritakoen migrazio-esperientziei buruzko kontakizunak, atzerritasun legeari buruzko hitzaldia edo munduko hainbat lekutatik etorritako bizilagunek prestatutako herri-bazkaria prestatuko dituzte, besteak beste.

Egunez egun

  • Maiatzak 24, asteartea | Munduko hainbat herrialdetako 4 pertsonen migrazio-bizipenen kontakizuna. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 18:30ean
  • Maiatzak 25, asteazkena | Atzerritasun Legearen inguruko hitzaldia. Edurne Garitazelaia kultur etxean, 19:00etan
  • Maiatzak 26, osteguna | Munduko hainbat herrialdetako 4 pertsonen migrazio-bizipenen kontakizuna. Edurne Garitazelaia kultur etxean, 19:00etan
  • Maiatzak 28, larunbata | Munduko hainbat tokitako arrigorriagarrek prestatutako herri-bazkaria. Udaletxeko plazan, 15:00etan

Aipatutako jarduerez gainera Arrigorriagako harrera-gidaren aurkezpena egingo dute, baita emakume migratzaileentzako ahalduntze tailerrak maiatza eta ekainean.

“Benetan sinesten dugu kultur aniztasunak aberastu egiten gaituela”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak. “Arrigorriaga herri justua izatea nahi dugu, eta horretarako gure eginbeharra da datozenen harrera eta integrazioa erraztea eta hemen bizi direnak ikusaraztea. Ez dugu ahaztu behar gure amek, aitonaamonek edo izekoek ere beste herrialde batzuetara emigratu zutela edo hona etorri zirela urte askoan zehar. Ziur gaude aurreiritziak uxatzeko modurik onena hurbiltzea eta entzutea dela”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak