→Arrigorriaga

Argazkiak | Arrigorriagako A-25ak gogora ekarri ditu herrian indarkeria matxista pairatutako biktimak

Azaroaren 25eko arratsaldean euria bota zuen kalean, eta Urruma Asanblada Feministak antolatutako elkarretaratzea Arrigorriagako udaletxeko arkupera eraman zituen herritarrak, argiztapen oso leun batez prestatutako eszenatokian. Bertan, eta maskara zuriz jantzita, performance isil bat egin zuten Urrumako kideek, herrian urtean zehar indarkeria matxista pairatutako emakumeen kopurua gogora ekarriz, herria kontzientziatuz. Segidan, Batu Elkarlaguntza Sareak atzo bertan, azaroak 25, Abusun izandako Joaqui indarkeria matxistaren biktimaren etxegabetzearen berri eman zien arrigorriagarrei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak