→Arrigorriaga

Argazkiak | Ausartak Mendi Lasterketako Txakurkrosak txakurrez bete du Arrigorriaga

Arrigorriagak Ausartak Mendi Lasterketako Txakurkros lasterketa hartu du gaur, Argala plazan. Arrastiak aurrera egin ahala, gero eta txakur gehiago batu dira plazan. Lasterketan parte hartzeko izena emateaz gainera, txakurrek kontrola pasatu behar izan dute Arkakuxo albaitaritza klinikan, eta ostean, jabeek, eskuak gelez garbitu eta tenperatura hartu ostean dortsalak eta antolakuntzak emandako materialea jaso dute udaletxeko arkupean.

Kirolari bat, hiru txakurrekin // Geuria

Arrigorriagak Ausartak Mendi Lasterketako Txakurkros lasterketa hartu du gaur, Argala plazan. Arrastiak aurrera egin ahala, gero eta txakur gehiago batu dira plazan. Lasterketan parte hartzeko izena emateaz gainera, txakurrek kontrola pasatu behar izan dute Arkakuxo albaitaritza klinikan, eta ostean, jabeek, eskuak gelez garbitu eta tenperatura hartu ostean dortsalak eta antolakuntzak emandako materialea jaso dute udaletxeko arkupean. Lasterketarako 20 minutu falta zirela, kirol-jarduerako briefinga irakurri dute eta 19:30ean korrikan hasi dira kirolariak eta euren txakurrak, bost segunduko tarteagaz irteten, denak batera baino. Aurtengo lasterketan Deustuko unibertsitateko ikerlariak izan ditugu, txakurrekin korrika egiten duten kirolarien gorputzak nolako sentsazioak dituen neurtzeko. Pasa den urriaren 18an Arrigorriagako udaletxean egindako aurkezpenean, antolatzaileek esan zuten orain arte askotan egin zaizkiela proba fisiologikoak animaliei, baina oraingo honetan kirolariei egingo zaizkiela eta hauxe izango dela lehen aldia. Horrexegatik, lasterketako azken kirolariak maskara berezi bat jantzita eta motxila bat zeramala ikusi dugu: kirolariari neurketak egiteko. Lasterketa bukatuta bestelako proba fisikoak egin dizkiote lasterlari honi.

Gogoratu beharrekoa da atzoko proban zein gaur antolatu dituzten Hasiberri Trail eta Mendi Maratoi Erdia probetan eskuratutako diru guztia Caminus elkarteari emango diotela Ausartak Mendi Lasterketako kideek, gaixotasun arraroen ikerkuntzara zuzentzeko.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak