→Arrigorriaga

Pelota kanpusa prestatu du aste santuan Arrigorriagako Arguia pelota klubak

Apirilaren 19tik 22ra aste santuko kanpusa antolatu du Arrigorriagako Arguia pelota klubak, 2008 eta 2015 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat

// Arguia

Apirilaren 19tik 22ra aste santuko kanpusa antolatu du Arrigorriagako Arguia pelota klubak, 2008 eta 2015 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat. Esku pilotaz gainera bestelako jarduerak egingo dituzte bertan parte hartuko duten umeek: frontoi-jolasak, pala eta zesta punta kirolen hastapenak, sentsibilizazioa lantzen duten saioak, natura-jolasak, irteerak, zaldi-jarduerak… programa guztiz itxita ez badago ere, klubekoek laster baieztatuko dituzte jarduera gehiago.

Saioak 09:00etatik 14:00ak artekoak izango dira herriko frontoian eta inguruetan. Izena eman nahi dutenek edota informazioa handitu nahi duten horiek 652 743 144 telefonora deitu dezakete. Herrikoentzako prezioa 50 eurokoa izango da eta gainontzekoena, 60 eurokoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak