→Arrigorriaga

Arkaitz Zipitria arrigorriagarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko du

Urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Arkaitz Zipitria Mendizabal arrigorriagarrak kanporaketetan parte hartuko du.

Arkaitz Zipitria 2016an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan // Argazkia: Bertsoa.eus

Urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 18an izango da finala. Iaz Covid-19ak baldintzatuta ekimena atzeratu behar izan zuten antolatzaileek: “2020ko maiatzean zen jokatzekoa Txapelketarako sailkapen fasea, baina Covid-19ak eraginda itxialdian geundenez, irailera atzeratu behar izan genuen. Salkapen fasea osorik amaitu zen arren, egoerak eraginda, Bizkaiko Txapelketa atzeratzea erabaki genuen. Azkenean, aurtengo udazkenean egiteko erabakia hartu dugu”, diote.

Guztira 44 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan, tartean Arkaitz Zipitria Mendizabal arrigorriagarra (Arrigorriaga, 1987), Hego Uribe eskualdeko bakarra. Iazko sailkapen fasean kanporaketetarako txartela lortu zuen Arrigorriagakoak. Sei kanporaketa izango dira eta fase horretan 36 bertsolarik kantatuko dute.

Txapelketak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala. Irailean aurkeztuko dute Txapelketa eta orduan emango dute informazio gehiago, hala nola, zein herritan jokatuko den txapelketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak