→Arrigorriaga

‘Arrigorriagako Ostalaritza Aurrera’ kanpaina asteburu honetan jarriko dute martxan herriko hainbat tabernatan

Asteburu honetan, maiatzak 13, 14 eta 15, ‘Arrigorriagako Ostalaritza Aurrera’ kanpaina marttxan jarriko dute herriko hainbat tabernetan herriko ostalaritza establezimenduak bultzatzeko xedearekin. Asteburu honetan tortilla izango da pintxo nagusia

Imara taberna, itxialdian zehar // Geuria

Asteburu honetan, maiatzak 13, 14 eta 15, ‘Arrigorriagako Ostalaritza Aurrera’ kanpaina marttxan jarriko dute herriko hainbat tabernetan herriko ostalaritza establezimenduak bultzatzeko xedearekin. Asteburu honetan tortilla izango da pintxo nagusia eta hauxe da kontsumitzaileek egin beharko dutena kanpainan parte hartzeko: tortilla pintxoa eskatu, pintxoa gozatu eta 100 euroko sei erosketa baleen zozketan parte hartu. Zozketaren oinarriak ADECKA elkartearen webgunean irakurri daitezke.

Hurrengo asteburuetan ere bestelako pintxoak dastatu ahalko dira. Dagoeneko, hurrengo asteburuan (maiatzak 20, 21 eta 22) pintxo nagusia Gildak izango dira eta maiatzaren 27, 28 eta 29an pintxorik gogokoena dastatu ahalko dute parte hartzaileek taberna bakoitzean.

Non kontsumitu

Kanpaina honetan hurrengo tabernek izena eman dute:

  • El Caserío
  • Coyote
  • Poli Berria
  • Goikiri
  • Mississippi
  • Mesón Aiensa
  • Imara
  • Embrujo
  • Elizondo
  • Niko
  • Sorgine
  • Erreka
  • Lau Teilatu
  • El Kaserio
  • Ibai
  • Jubilados
  • Aldapa
  • Arrigo Bar
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak