Orozkon finkatutako Artiach lantegiko grebalariek bizikleta-martxa egin zuten atzo 100. greba egunean, hitzarmen duina helburu. Arrigorriagara heltzean, Gobernu taldeagaz bildu ziren Maite Ibarra buru, Argala plazan. Bertan, EH Bildu alderdiari eskerrak eman zieten grebalariek “Gobernu taldeak eskainitako elkartasunagatik”: “Gaur 100 egun greban bete dituzten Artiacheko langileei gure elkartasuna adierazi diegu“, azaldu zuten Udal ordezkariek.

Langileak, Maite Ibarraren begiradapean // Arrigorriagako Udala
