→Arrigorriaga

Arrigorriagako Goriko eta Done Peritik mendi ibilbidea, Aste Berdearen amaieran

Mendikosoloren goialdean daude Goriko eta Done Peri / Geuria

Bioaniztasuna eta aztarna ekologikoa luzatzeko asmoz, azken hamar bat urteetan egin barik egon den Aste Berdea berreskuratu du Arrigorriagak aurten. Datorren asteburuan izango du amaiera egitarauak, besteak beste, honako ekintza nagusiekin: ekainaren 5ean, larunbatez, Goriko eta Done Peritik egingo den mendi ibilaldia, 9:00etan hasita, Mendikosoloko goiko hesian, 11:00ak arte. 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta izen-ematea derrigorrezkoa da scamara@arrigorriaga.eus helbide elektronikoaren bidez.

Igandean bi ikastaro eskainiko dira: batetik, hegazti eta habi-etxeen ingurukoa. Udaletxeko plazan ordubeteko bi saio egin dira, 17:00etan 18:00etan. Bestetik, bioaniztasun ikastaroa, Axiarten (autobidearen azpian), 17:00etataik 19:00ak arte. Batean edo bestean parte hartzeko asmoa izanez gero, emailez jakinarazi behar da info@equinoccionatura.com helbide elektronikoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak