→Arrigorriaga

Hitzaldiak, ikastaroak, azokak eta zinema-saioak prestatu dituzte Arrigorriagako Aste Berdean

Ekainaren 6tik 12ra adin guztietarako jardueraz betetako Aste Berdea prestatu dute Arrigorriagan. Egun horietako ospakizunaren helburua gaur egungo ingurumen eta klima-erronkei buruz kontzientzia sortzea da

Ibilaldia naturan zehar, Zeberion // Geuria

Ekainaren 6tik 12ra adin guztietarako jardueraz betetako Aste Berdea prestatu dute Arrigorriagan. Egun horietako ospakizunaren helburua gaur egungo ingurumen eta klima-erronkei buruz kontzientzia sortzea da eta horren haritik hitzaldiak, ikastaroak, azokak, zinema saioak eta ibai-ertzak zein mendiak garbitzeko jarduerak prestatu dituzte.

Aste berezi honen prestaketan ibili dira Arrigorriagan Ortuan, Bizi Eskola, Ausartak, Kilimuxi, Gure Magalean, Jubilatiuen Elkartea edo Madalen bezalako taldeak, Udalarekin batera: “Parte hartu duten elkarteen inplikazioa  izugarria izan da, oso egitarau zabala eta, batez ere, interesgarria eta berritzailea sortu dugu. Aste Berdearen asmoa  ingurumenari buruz modu aktiboan kontzientziatzea da, une honetan funtsezkoa dena, baina baita ikaskuntza hori dibertigarria izatea lortzea ere. Eta ziur gaude horrela izango dela”, azaldu du María Jesús Acedo Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotziak.

Programa

EKAINAK 7, asteartea

  • 19:00 | ‘Erosotasuna, energia-eraginkortasuna eta aurreztea eraikuntzan’ Eduardo Telloren hitzaldia, Edurne Garitazelaia kultur etxean

EKAINAK 9, osteguna

  • 19:00 | ‘Klima aldaketa Ur-lurraldearen ikuspegitik’ Iñaki Antigüedaden hitzaldia, Edurne Garitazelaia kultur etxean

EKAINAK 10, barikua

  • 18:00 | Erretiratuentzako jarduerak, gazteek dinamizatua, jubilatuen etxean

EKAINAK 11, zapatua

  • 11:30-13:00 | ‘Eguzki-energia aprobetxatzeko berotegia eraikitzea’ 8-12 urte bitarteko gazteentzako tailerra, Arrigorriagan Ortuak elkartearen eskutik, Axarteko ortuetan. Izen emateak ekainaren 8ra arte arrigorriaganortuak@gmail.com helbidera idatziz
  • 12:00 | Ingurumen-tailerrak, Gurutze Gorrikoek dinamizatua, Pergolan
  • 11:30-14:00 / 17:00-20:00 | Trebetasun-probak bizikletan eta ingurumenari buruzko tribiala, 6 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Izen emateak ekainaren 8ra arte arrigorriagabizieskola@gmail.com helbidera idatziz. Arratsaldean, bigarren eskuko azoka txikia
    • 11:30-13:00 | Abusuko Olatxu plazan
    • 17:00-20:00 | Argala plazan
  • 11:30-14:00 / 17:30-20:00 | ‘Medikuntza, elikadura eta kosmetika erabileretarako landareak ezagutzea’, Mentxu Amunategiren eskutik, Mendikosolon
  • 21:30 | ‘Zakutoa hartuta bidaia prestatzea’, BiziEskolaren eskutik, Argala plazan
  • 22:00 | Izarpeko zinema ‘África en Cinecicleta’ + Gauzuria, Argala plazan

EKAINAK 12, domeka

  • 10:00-14:00 | Bigarren eskuko bizikleten azoka
    • 10:00-11:00 bizikletak jasotzea
    • 11:00-14:00 salmenta
  • 11:00 | Zaborra naturan jardunaldia, zabor-bilketa naturan, Ollarganeko parkeko aterpean, Ausartak-en eskutik
  • 11:30 | Nerbioi erreka garbitzea, URA eta Kilimusiren eskutik, Pergolan
  • 13:00 | ‘Ozeanoa hemen hasten da’ kanpaina, itsasora heltzen diren isurketei buruzko kontzientziazioa, Ausartak-en eskutik, Abusuko Olatxu plazan
  • 13:00-16:00 | Taloak eta izozkiak debalde izango dituzte naturan zaborra biltzeko tailerran edo ibaia garbitzeko jardueran parte hartu dutenek
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak