→Arrigorriaga

Irailaren 13an hasiko da Arrigorriagako Aurrekontu Partehartzaileen prozesua

Udalak aurrekontuaren 150.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenetarako.

Arrigorriagak lehen aldiz jarriko ditu martxan Aurrekontu Partehartzaileak 2022ra begira. Horien bidez, herritarrek hurrengo urteko Udal aurrekontuen zenbateko jakin bat euren proposamemenetarako bideratu ahal izango dituzte. Dagoeneko, Udalak aurrekontuaren 150.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenetarako.

Aurrekontu partehartzaile hauetan 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte: “Udal gobernuarentzat ezinbestekoa da herritarrekin informazioa partekatzea eta erabakiak adostea; Iritzi honetatik dator azken urtean martxan jarri diren parte-hartze prozesuak: Mendikosoloren ingurukoa, emakumeen izenak kale izendegian ikusaraztearen ingurukoa eta azken hau, aurrekontuen ingurukoa” azaldu du Arrigorriagako Udalak iraileko Udal Buletinean.

Arrigorriagako udaletxea // Geuria

Prozesuak lau fase izango ditu guztira:

Lehen fasea: irailak 13-26

denbora tarte honetan herritarren proposamen guztiak jasoko dira.

Bigarren fasea: irailak 27 – urriak 10

Udaleko teknikariek herritarrek egindako proposamenen edukia eta bideragarritasuna aztertuko dute.

Hirugarren fasea: urriak 18 – 31

Bideragarriak diren proposamenak bi zerrendetan sailkatuko dira: alde batetik 10.000 eurotik gorako balio dituztenak eta bestetik 10.000 eurotik beherakoak.

Laugarren fasea: azaroak 14

Bozketaren emaitzak argitaratuko dira. Proiektu bozkatuenak Aurrekontu Orokorraren parte izango dira. 10.000 eurotik gorakoen zerrendan, boto gehien dituzten proposamenak igaroko dira, 120.000 eurora iritsi arte. 10.000 eurotik beherako bigarren zerrendatik, boto gehien jaso dituztenak esleitutako partidaren gainerako 30.000 euroak lortu arte.

Abusu // Geuria

Hurrengo egunetan Aurrekontu Partehartzaileen inguruko informazioa bidaliko du Arrigorriagako Udalak herritarren etxeetara eta irailaren 6tik 8ra informazioa Abusuko etxe guztietara helduko dela iragarri du Udalak.

2022ko aurrekontuan 150.000 euro zertara bideratu erabakiko dute lehen aldiz Arrigorriagako herritarrek 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak