→Arrigorriaga

Aurrekontua luzatuta, Arrigorriagako gobernu taldea 2022ko proiektuak gauzatzeko akordioen bila dabil

Iazko urrian hasi zen Arrigorriagako Gobernu taldea 2022ko aurrekontuak aurkeztu ahal izateko akordioak bilatzen gainontzeko alderdi politikoakaz. Joan den azaroaren 24an zirriborroa aurkeztu zuen eta egun batzuk geroago, 2021eko abenduaren hasieran PSE, NOA eta EAJ alderdien ezetza jaso zuen EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak osatutako Gobernu taldeak aurkeztutako proposamenak

Herritar bat San Andres pasarelan // Geuria

Iazko urrian hasi zen Arrigorriagako gobernu taldea 2022ko aurrekontuak aurkeztu ahal izateko akordioak bilatzen gainontzeko alderdi politikoakaz. Joan den azaroaren 24an zirriborroa aurkeztu zuen eta egun batzuk geroago, 2021eko abenduaren hasieran PSE, NOA eta EAJ alderdien ezetza jaso zuen EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak osatutako Gobernu taldeak aurkeztutako proposamenak. “Abenduan 2022rako aurrekontu-proiektu zehatza aurkeztu zutenetik, gobernu-taldeak ez du etsi udalbatzako gainerako alderdi politikoekin adostasuna bilatzeko ahaleginean, Arrigorriagarako aurrekontu on batzuk lortze aldera, bai arlo sozialean, bai ekonomikoan, ia bi urteko pandemiaren ondoren”, azaldu dute Gobernu taldeko ordezkariek.

“Negoziazioak luzatu egin dira iazko urrian lehen harremanak izan zirenetik, eta nahiz eta gobernu-taldearen borondatea beti akordio batera iristea izan den, ezinezkoa izan da, eta aurrekontua 2022rako luzatuko dira“, azaldu dute Udal ordezkariek, eta hala eta guztiz ere gobernu taldearen 100 neurriko gobernu-plana garatzen jarraituko dutela azaldu dute: “Aurrekontu berritua martxan jartzea eta Arrigorriagako bizilagunen bizimodua hobetzeko urratsak ematea garrantzitsua zen guretzat. Aurrekontu horiei begira, gure helburua hasieratik, indar politiko guztiei eskua luzatzea izan da; eta horretan aritu gara azken hilabeteetan, gainerakoen ekarpenekin hobetzeko eta aberasteko asmoz. Akordiorik lortu ez izanak ez gaitu asebetetzen, jakina; izan ere, praktikan, luzatutako aurrekontuak, berriak baino ia milioi bat euro gutxiago ditu. Baina, hala ere, erantzukizunez eta baikortasunez jokatu nahi dut, prest egongo baikara gure 100 neurriko planean eta gobernu talde honekin iritsi ziren lehenengo aurrekontu parte-hartzaileetan hartutako konpromisoak betetzeko”, izan dira Maite Ibarra alkatearen berbak.

Gauzak horrela, Udalak azaldu du hilabeteak daramatzala “balizko egoera batean lanean” eta 2021ean NOA alderdiagaz adostutako aurrekontuak mugikortasun, irisgarritasunean eta auzoen arloko jarduerak aurreikusten bazituen (horren adibideak dira Abusuko Santa Isabelen berrurbanizazioa eta aparkalekua, trafikoa kontrolatzeko kamerak jartzea edo San Andresko pasabidea birgaitzea, esaterako), oraingo honetan 2020rako hartutako konpromisoakaz plangintza egin duela iragarri du: “Aurrekontu parte-hartzaileetatik jasotako proposamenak, Ollarganen edo Odol-emaileen plazan aurreikusitako hirigintza-jarduerak, trantsizio energetikorako jarduerak, Hirigintza Plana gauzatzea edo Bidegorria eta Denon Etxea bezalako proiektuak, besteak beste”.

Bidegorria, Martiartu industrialgunean // Geuria

 

Bideoa | Arrigorriagako EAJk, NOAk eta PSE-ek Gobernu taldeko 2022ko aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak