“Haurren Aurrean, Helduok Heldu” helduen arteko euskarazko praktikak sustatzeko martxan jarritako dinamikaren testuinguruan Paula Kasares soziolinguistagaz saioa antolatu zuen Arrigorriagako Udalak joan den azaroaren 19an, udaletxeko Euskaldun Berria aretoan.
Euskaltzaleen Topaguneak proposatutako ekimena dugu “Haurren Aurrean, Helduok Heldu” eta Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan jarri dute abian. Gizarte ekintzan Arrigorriagako hainbat lagunek parte hartu dute, lerro hauen gainean, bideoan ikusgai.
