→Arrigorriaga

Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketan izena emateko epea zabaldu dute

Txapelketako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu dute

Dorsalak // Joseba Fernández

Txapelketako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu dute webgune honetan. Interesdunek hiru kategoria artean aukeratu ahal izango dute:

Gau Txakurkrosa datorren urriaren 23an antolatu dute 19:30ean. Luzeera 7kmkoa izango da, 350 mD+ekin eta bertan partehartzea puntugarria da Euskadiko Txakurkros Ligarako.

Mendi Maratoi Erdia urriaren 23an izango da ere, 19:30ean. Guztira 21kmko ibilbidea izango da, 1.100mD+ekin.

Hasiberri Traila urriaren 24an prestatu dute, 10:30ean. Distantzia 9,5kmkoa izango da, 500 mD+ekin.

Lasterketan parte hartzeagatik eskuratutako dirua Caminus Elkarteari emango diote, Gaixotasun Arraroen ikerketarako.

 

Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalduko dute irailean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak