→Arrigorriaga

Padura Klubak kalejira prestatu du zapatuan Zamudioren aurkako igoera faseko azken partida animatzeko

Datorren zapatuan, maiatzak 21,  hirugarren mailara igotzea ahalbidetu diezaiokeen partida jokatuko du Padurako ohorezko dibisioko taldeak Zamudioren aurka, 17:00etan

Santo Kristoko futbol zelaiak, Arrigorriagan // Geuria

Datorren zapatuan, maiatzak 21,  hirugarren mailara igotzea ahalbidetu diezaiokeen partida jokatuko du Padurako ohorezko dibisioko taldeak Zamudioren aurka, 17:00etan. “Azken partida Zamudioren aurka izango da 17:00etan eta igoera gure eskuetan dago” azaldu dute futbol taldekoek.

Hori dela eta, Padura Klubak, joan den maiatzaren 8an egin zuen bezalaxe, kalejira egingo du Arrigorriagako udaletxeko plazatik hasita, 16:00etan, eta Santo Kristo futbol zelaira taldearen elastikoekin joatera animatu dituzte herritarrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak