→Arrigorriaga

Berbalagun programan izena emateko epea zabaldu du Arrigorriagak

galdakao berbalagun 2017 ikasturte berria aurkezpena

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak doan antolatutako Berbalagun programan izena emateko azken eguna urriaren 15ean izango da.

Berbalagun programa, Galdakaon, 2017an // Geuria

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak doan antolatutako Berbalagun programan izena emateko azken eguna urriaren 15ean izango da. Bertan euskaraz hitz egin nahi dutenak elkartzen dira; euskaraz hitz egiteko ohitura dutenek zein ikasten ari direnek, gazteek zein nagusiek hartu ahal dute parte, eta dinamizatzaile baten laguntza ere izango dute”, azaldu du Udalak.

Berbalagun programaren helburua antzeko zaletasunak dituzten lagun talde txikiak osatu eta partaideen artean euskaraz berba egitea da, aisialdian. Zerbitzua dohainik bada ere, izena ematea beharrezkoa dela azaldu du Arrigorriagako Udalak. Horretarako, interesdunek euskaltegian eskuratu dezaketen fitxa bete eta euskaltegian bertan utzi edota bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.eus helbidera bidali dezakete.

Berbalagun Galdakaon, 2019an // Geuria

Informazio gehiago 944 002 060 eta 944 020 211 telefono zenbakietan eta Arrigorriagako Udaleko webgunean.

Hego Uribeko Berbalagun taldeak martxan jarriko dira urrian, Basaurin eta Galdakaon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak