→Arrigorriaga

Bertso Poteoa eta Korrika Jaia egingo dituzte Arrigorriagan martxoaren azken asteburuan

Martxoaren 25ean Korrikako Bertso Poteoa prestatu dute Arrigorriagan, 20:15etan. Bertan izango dira Jone Uria, Maider Altuna, Iker Garitagoitia eta Igor Elortza bertsolariak, tabernaz taberna eta kantuz kantu

Korrika Arrigorriagan, 2019an // Geuria

Martxoaren 25ean Korrikako Bertso Poteoa prestatu dute Arrigorriagan, 20:15etan. Bertan izango dira Jone Uria, Maider Altuna, Iker Garitagoitia eta Igor Elortza bertsolariak, tabernaz taberna eta kantuz kantu. Ibilbidea 20:15etan hasiko dute Caserío tabernan. Hortik Juan XXIII plazara salto egingo dute, eta Imaratik igaro ostean Lanbarketa auzora helduko dira parte-hartzaileak.

Korrika jaia, martxoaren 27an

Hilaren 27an Korrika Jaia prestatu dute herrian. Martxoaren 18an Zeberion egingo duten modu berean, Korrikako aurkezpena, bertsoak, play-back saioa, Grafitia, Korrikako arropagaz pasarela, jolasak, jatekoak eta edatekoak eta Nafarroa Kantuz jarduerak prestatu dituzte 12:00etatik aurrera Argala plazan.

 

Korrika Jaia prestatu dute Zeberion, jarduera mordoakaz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak