→Arrigorriaga

Maider Altuna, Unai Iturriaga eta Alaia Martin izango dira Arrigorriagako bertso saioan

Uztailaren 22a egun handia dute Arrigorriagan: Madalena eguna. Aurten, jairik ez, baina hamaika ekintza antolatu dituzte Madalena egunean: umeentzako jarduerak, meza kantatua, dantza, partxis txapelketa, kontzertuak eta bertso saioa. Azken ekintzari dagokionez, Maider Altuna, Unai Iturriaga eta Alaia Martin bertsolariak izango dira udaletxeko arkupetan 12:30ean.

Bertso saiora bertaratu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute kulturakoinskripzioak@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatzita. Izen-abizenak jartzeaz gain, mugikor zenbakia eta posta elektronikoa jarri behar da.

Aurten, bigarren urtez jarraian, ez da jairik izango, baina Udalak kultur egitaraua antolatu du uztailean zehar, baita jaiak izango ziren egunetan ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak