→Arrigorriaga

Bideoa | Ausartak Mendi Lasterketak kirolarien nekea neurtu du Txakurkros modalitatean

Asteburu honetan hiru lasterketa izan ditugu Arrigorriagan, Ausartak Mendi Lasterketaren eskutik: Txakurkrosa, Hasiberri Traila eta Mendi Erdi Maratoia. Lasterketak baino askoz gehiago diren hiru kirol-probetan bildutako diru guztia Caminus elkarteari eman diote aurten Ausartak Mendi Lasterketakoek, eta Geuria komunikabideak Txakurkros kirol proba lehen pertsonan bizitzeko aukera izan zuen, urriaren 23an. Aurten 101 lagunek izena eman dute zazpi kilometroko intentsitate handiko proba honetan.

Arrigorriagakoa Euskal Herriko Txakurkros zirkuituko lehena izan dugu aurten eta Xabier González Ausartak Mendi Lasterketako kide arrigorriagarragaz, Txarli Gorostiza ‘Txanpi’ Arkakuxo albaitaritza zentroko albaitariagaz eta Aitor Santisteban Leguinagaz berba egiteko parada izan dugu. Azken hau Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria dugu, eta aurtengo edizioan txakurkros proban parte hartu duten kirolarien nekea neurtzen ibili da unibertsitateko ikerlari talde bategaz. Xabier, ‘Txanpi’k eta Aitorrek txakurkros lasterketako eta horren inguruko ikerketaren laburpena egin digute, bakoitzak bere esparrutik.

Txakur artzain bat, txakurkros proba egunean // Geuria

 

Argazkiak | Ausartak Mendi Lasterketako Txakurkrosak txakurrez bete du Arrigorriaga

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak