→Arrigorriaga

‘Estropozu’ talde arrigorriagarrak Bizkaiko Taldeka Bertsolari txapelketan parte hartuko du

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea helburu duen Bizkaiko Taldekakoaren 3. edizioa jokatuko da aurten. 2017 eta 2019ko edizioen ostean, aurtengoan 23 taldek eman dute izena (2019an baino bi gehiago) eta horietatik 9 talde sailkatuko dira kanporaketa fasearen ostean maiatzaren 28an jokatu beharko duten finalerako.

Estropozu taldea // utzitakoa

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea helburu duen Bizkaiko Taldekakoaren 3. edizioa jokatuko da aurten. 2017 eta 2019ko edizioen ostean, aurtengoan 23 taldek eman dute izena (2019an baino bi gehiago) eta horietatik 9 talde sailkatuko dira kanporaketa fasearen ostean maiatzaren 28an jokatu beharko duten finalerako. Horien artean Arkaitz Zipitria, Andere Molinuevo, Iker Garitagoitia, Karlos Molinuevo, Maider Altuna eta Peio Molinuevo arrigorriagarrak daude Estropozu taldeagaz. 200 lagun inguruk hartu dute parte aurtengo edizioan.

Taldekakoaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta, era berean, eskualdeak aktibatu eta indartzea dela azaldu dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik talde hauek indartzeko asmoz: bertso eskolak, talde teknikoak (gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak), bertsolariak eta zaleak, oro har. Fase bi izango ditu taldekakoak: kanporaketa fasea eta finalaren eguna: kanporaketako saio gehienak hiru taldeka jorratuko dituzte eta kanporaketa bakoitzeko talde bakarra igaroko da finalera. Zozketaren arabera, Estropozu talde arrigorriagarra Tosu Bizirik eta Koipelustriek taldeakaz lehiatuko da lehen saioan, datorren apirilaren 29an, Getxon (ordua zehazteke).

Aurten hurrengo taldeek hartu dute parte lehiaketan: Akerbeltzen Antxumak (Markina Xemein), Azkena eta Etxera (Busturialdea), Basordako Piratak (Uribe Kosta), Beethovenen Belarriak (Busturialdea), Estropozu (Arrigorriaga), Ez dakit, ba! (Busturialdea), Far Westeko Bertsolariak (Enkanterriak), Gerri Maltxurrak (Uribe Kosta), Itallen (Larrabetzu), Kantakunek (Busturialdea), Koipelustriek (Durangaldea), Kristiñanak (Durangaldea), Laukijjek (Durangaldea), Leioatik Leioara (Leioa), Poto Baptistb School (Lekeitio), Potojorri (Bilbo), Santutxuko Bertso Eskola (Santutxu), Take it Easy! (Mungia), TAKETa lez (Mungia), Topera (Arratia), Tosu Bizirik (Uribe Kosta), Urruxarrak (Iurreta) eta Zornotzako Bertso Oskola (Zornotza).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak