→Arrigorriaga

Bosteko21ek “Zure Gorputzaren Agerpenak Liluratua” erakusketa aurkeztu du Arrigorriagan

Bosteko programa kulturalak “Zure Gorputzaren Agerpenak Liluratua” erakusketa aurkeztu zuen atzo Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-gelan.

Bosteko21eko aurkezpena Arrigorriagako udaletxean // Bizkaiko Foru Aldundia

Bosteko programa kulturalak “Zure Gorputzaren Agerpenak Liluratua” erakusketa aurkeztu zuen atzo Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-gelan. “Artearen deszentralizazio bilatzen duen programa honen aurtengo protagonistak Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregi dira, eta beraiekin batera, gorputzen eta horien agertzeko moduen arteko harremananean murgildu ahal izango gara, antolatu dituzten erakusketaren aurkezpenetan”, azaldu du Arrigorriagako Udalak. Bosteko Bizkaiko Lurralde Historikoko bost udalerritako Kultura sailek antolatutako programa kulturala da; Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Basauri, Getxo eta Leioako udalek antolatutako erakusketa ibiltariak dira eta lurraldeko artista garaikideen sustapena dute helburu.

Aurkezpen egunean Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia eta Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregi artistak egon ziren Idoia Leache eta Iván Gómez erakusketako komisarioekin batera.

argazkiak, bideoak eta eskulturak

Erakusketan Helena Goñiren argazkiak, Daniel Llaríaren eskultura eta bideoak eta Izaro Ieregiren performancea eta eskulturak ikus daitezke urriaren 3ra arte eta erakusketarekin batera bitartekaritza programa martxan jarriko dute Maite Garbayok, Natalia Vegasek, Pablo Martek eta Jaime Cuencak. Gainera, Isabel de Naveránek eta María García Ruizek euren arteko harremana erakusten duen bideo-proiekzio baten bidez amaiera emango diote bitartekaritza programari.

Bosteko21eko hurrengo aurkezpena Basauriko Arizko Dorretxean antolatu dute urriaren 22an. Bertan Natalia Vegasen bitartekaritza egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak