→Arrigorriaga

Jose Ignacio Fernández Arrigorriagarrak Done Jakueko Mozarabiar Bidea egingo du Caminusekin

Caminus elkarteak hurrengo helburua finkatu du: Done Jakueko Mozarabiar bidea gurpildun aulkian egitea

Caminuseko kideak Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketako kideekin, 2021eko diru-bilketa egin ostean // Geuria

Caminus elkarteak hurrengo helburua finkatu du: Done Jakueko Mozarabiar bidea gurpildun aulkian egitea. 2019an Done Jakueko frantziar bidea eta iaz Monegros basamortua gurpildun aulkian zeharkatu ostean, oraingo honetan Done Jakueko Mozarabiar bidea izango da erronka, eta helburu nagusia berdina izaten jarraituko du: gaixotasun arraroak ikusarazi eta ikerketarako dirua eskuratu.

“Oraingo honetan 20 egun emango ditugu Almeriatik Santiagora bidaiatzen”, azaldu dute elkartetik. Bidaia datorren uztailaren 1ean hasiko dute eta lehen aldiz egingo dute Mozarabiar bidea, “momentura arte inork egin ez duena”. Almeriatik hasi eta 14 etapa eta 650km ostean Andaluzia osoa zeharkatu eta Extremaduraara helduko dira, Meridara. Bertan ‘Vía de la Plata’ hasten da. “Meridan furgonetara igo eta Sarriara abiatuko gara. Sarrian jaitsi eta bertatik Santiagorako distantzia lau etapatan egiteko asmoa dugu”.

Elkartearen arabera, bidaia-formatu hau egitearen arrazoia hurrengoa da: publikoaren zein emaileen arreta erakartzea gaixotasun arraroen ikerketarako dirua bildu ahal izateko. “Zonalde honetan ez dugu inolako proiekturik garatu momentura arte”.

Jose Ignacio Fernández, Argala plazan // Geuria

Ibilbidea

1 eguna. Gasteiz-Almeria, autoz
2. eguna. Ibilbidearen hasiera gurpildun aulkian. Almería – Santa fe de Mondujar 22,9 km
3. eguna. Santa fe de Mondujar – Abla 42,6 km
4. eguna. Abla – Guadix 42 km
5. eguna. Guadix – Tocon de Quentar 28,7 km
6. eguna. Tocon de Quentar– Granada 44 km
7. eguna. Granada – Moclin 33 km
8. eguna. Moclin -Alcaudete 45,9 km
9. eguna. Alcaudete – Castro del Río 46,1 km
10. eguna. Castro del Río – Córdoba 47,9 km
11. eguna. Córdoba – Villaharta 38,3 km
12. eguna. Villaharta – Hinojosa 56,5 km
13. eguna. Hinojosa – Castuera 49,2 km
14. eguna. Castuera – Don Benito 47,7 km
15. eguna. Don Benito – Mérida 49,7 km
16. eguna. Mérida – Sarria (LUGO) 645 kilometro, furgonetan
17. eguna. Sarria – Portomarin 25,5 kms
18. eguna. Portomarin – Melide 30,9 kms
19. eguna. Melide – O Pedrouzo 33,7 kms
20. eguna. O Pedrouzo – Santiago de Compostela 20 km
21. eguna. Santiago de Compostela – Gasteiz (itzulera, 594 km)

Basamortuko abenturak: 400 km gurpildun aulkian

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak