→Arrigorriaga

Argazkiak | Arrigorriaga kolorez jantzi dute Clownek eta pailazoek asteburuan

Julian Y Pendorcho konpainia, Julián Jaunaren Zirkua ikuskizunean // Geuria

Bigarren urtez, Arrigorriagako Udalak erakutsi du zuhurtziaz eta tentuz jokatuz Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia antolatzea posible dela XVI. edizioarekin. Irailaren 10, 11 eta 12an umoreak eta ikuskizunek herria hartu zuten osasun neurriak zorrotz betetzen zituzten saio ikaragarriekin. Kiroldegian eta frontoian jauziak, saltoak, kolpeak, negarrak, algarak… ikusi ditugu baina bereziki ikuskizun ikaragarri eta ahaztezinen lekuko izan gara asteburu honetan.

Clown eta pailazoak gai izan dira adin guztietako publikoarekin eta segurtasun neurriak era zorrotzean jarraituz, inoiz baino hobeto konektatzen, eta txiki zein nagusien irribarreak piztu dituzte, euren eserlekuetatik mugitu barik. Artistek dantza egin zuten, ikusleek dantza egin zuten, soinu-teknikariek ere dantza egin zuten. Saioen arteko denboran ez ezik, ikuskizunak martxan zeuden bitartean garbitzaileek eserlekuak banan-banan desinfektatu dituzte eta ordutegiak era zorrotzean bete dituzte artistek.

Aurten ere musika, kale-antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea izan ditugu herrian Galizia, Madril, Andaluzia, Frantzia, Argentina, Brasil eta Kenyako konpainien eskutik. Hurrengo argazkietan zapatuko momentu batzuk ekarri ditugu gogora, Julian Y Pendorcho konpainiaren ‘Julián Jaunaren Zirkua’, Galiziako Sempre Arribaren ‘C’est Pas Possible’ Bambolea konpainiaren ‘Udazkeneko Kabareta’.

 

Hamaika zirku konpainiak Arrigorriaga hartuko dute asteburuan

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak